Standstill bartzelonarrak Bilboko Kafe Antzokian
2007-01-24 01:00 Musikea‘Vivalaguerra’ izeneko disko barria aurkezteko, kontzertu bakarra emongo dau taldeak Euskal Herrian. Emonaldia urtarrilaren 27an izango da.
Standstill talde bartzelonarrak kontzertu bakarra eskainiko du Euskal Herrian ‘Vivalaguerra’ izeneko disko barria aurkezteko. Zitea zapatuan, urtarrilak 27, izango da Bilboko Kafe Antzokian, 22:00etan. Aurretik, Simca basauritarrek joko dabe ‘Fenix’ disko barria aurkezteko.
Bartzelonako Standstill taldeak hamar urte bete ditu. Hardcore estiloa zein beste musika genero batzuk jorratzen ditue eta taldearen eragin musikalak ugari dira.
Hamar urteko ibilbidean, taldeak aldaketa nabarmenak bizi izan ditu, batez be hizkuntzeari jagokonez. Hasieran ingelesez kantetan eben baina orain gaztelaniaz egiten dabe. Taldeak hainbat kontzertu emon ditu Espainian eta Europako hainbat herrialdetan be egin izan ditu birak, Alemanian besteak beste.
Autoproduzidutako disko barrian, taldea harantzago joan da bai soinuari jagokonez eta baita testuak idazteko orduan be. Askok hardcore estiloan sartzen badabe be, aspaldian Standstill hurrago dago rock doinuetatik baina hardcorearen intensidadea eta bizitasuna ahaztu barik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!