Penelope Cruz Oscarretan aktore onenaren saria jasoteko izentau dabe
2007-01-23 01:00 BarriakPedro Almodovarren Volver filma ingelesa ez dan beste hizkuntza batean egindako film onenaren sariketatik kanpo geratu da.
Hollywoodeko Oscar Sarien 79. edizinorako hautagaien barri emon dabe eta Penelope Cruz aktore espainiarra hautagai izentau dabe aktore onenaren sariketarako. Pedro Almodovarren Vover filman egindako lanagaitik izentau dabe Cruz, baina filma sariketatik kanpo geratu da, ez dabelako hautatu kanpoko film onenaren sariketarako.
Hautagaitza gehien daukazan filma Dreamgirls da, The Supremes taldearen drama musikala, zortzigaz. Ostean, Alejandro Gonzalez Iñarrituren Babel lana dago, zazpigaz; El laberinto del fauno Guillermo del Toro mexikarraren lanak sei daukaz eta The Queen, ingelesen koroaren ganeko filmak baita. Halanda be, film onenaren saria Babel eta The Queen filmen artean egongo da. Beste hautagaiak honeek dira: Martin Scorseseren Infiltrados, Clint Eastwooden Letters from Iwo Jima eta Little Miss Sunshine.
Zuzendaritza onenaren oskarra hautagai honeen artean egongo da: Gonzalez Iñarritu, Scorsese, Eastwood, Stephen Frears (The Queen) eta Paul Greengrass (United 93).
Atzerriko hizkuntzaren batean egindako film onenaren saria honeetariko batek eroango dau: El laberinto del fauno, Agua, After the wedding, Days of glory eta The lives of others.
Cruzen aurkariak honako honeek izango dira: Hellen Mirren (The Queen), Meryl Streep (El diablo se viste de Prada), Kate Winslet (Little children) eta Judi Dench (Notes on a Scandal). Gizonezkoetan, Leonardo DiCaprio (Blood Diamond), Ryan Gosling (Half Nelson), Peter O´Toole (Venus), Will Smith (The Pursuit of Happyness) eta Forest Whitaker (The Last King of Scotland) dagoz.
Ganera, film laburren artean, Borja Kobeaga donostiarraren ‘Eramos pocos...’ lana hautatu dabe fikzinozko film labur onenaren sariketarako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!