Alex Domínguez: ameseta txarra Errusian

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   Bidaide
Voronezheko jazoerea zerk eragin eban? Lehenengo egunetan ez genduan izan arazorik; argazkiak egiten emoten neban denporea eta lo, barriz, eregiten gengozan umezurtz-etxean egiten neban. Egun baten, gure errusiar tutoreek zentral nuklear zahar bat bisitetan joateko aukerea proposatu euskuen, herritarrek egunpasarako erabilten daben ingurualdea dala esanaz. Itxuraz, leku egokia zan eguzki-sarrera eta paisajeen argazkiak atarateko. Hortxe hasi zan ameseta txarra. Zer pasau zan? Egoerea arraroa otu jatan heldu eta berehala. Geugaz joiazan neskek arazorik ez egoala esan arren, zaratarik ez egiteko ...

Pedro Bernardo Villareal de Berriz

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   Antxinakoak Geurera
Injineru lanetan Hainbat asmakizun eta barrikuntza ikertu eta gero, bere asmoak eta lanak martxan ipinteko aukerea bere ezkontzeak emon eutson. 1694ko urtarrilaren 3an Mariana Rosa Bengolea lekeitiarragaz ezkondu zan Pedro Bernardo eta Lekeitiora joan zan bizitera. Bengoleatarrak be ez ziran edonor eta hainbat ondasun eukezan, batez be Bizkaiko Lea Artibaiko eskualdean. Bere emaztearenak ziran olek, burdinolek, baserriek zein lurrek ikerketak praktikara eroateko ezinbesteko aukerea emon eutsen Pedro Bernardori. Holan ba Lekeitio, Gizaburu, Ispaster, Amoroto, Mendexa zein Aulestin egozan burdinolak zein ...

Ehiztari, Potemkin edota Doctor Deseoren disko barriak, Oihukak udabarrian argitartuko dituan lanen artean

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   Musikea
- Doctor Deseo taldearen 'Detrás de los espejos rotos' diskoa apirilaren 18an izango da kalean. 'Metamorfosis' (básicamente lento) disko dirdiratsu eta eraginkorraren ondoren, Doctor Deseo taldea bueltan dator bere hamargarren diskoagaz 20. urteurrena ospatzera. Zuzenean jotako diskoa da, 2005eko urtarrilean grabau eben eta 'Metamorfosis' diskoa Bilboko Arriagan. Disko barria Iñaki Uohok grabau dau Muxikako bere estudioan. Soul ukutuak dauzen rock diskoa izango da eta testuak Francisen betiko lerrotik joango dira. - Pin Pan Pun Band Auo abeslariak (Etsaiak) gidatzen dauen Pin Pan ...

Algak, elikagai barria

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   Jan edanak
Ezagunenak Algen laborantzea eta industria garatuena japoniarra da. Munduan alga gehien jaten dan herria da eta kanpora gehien saltzen dauena be bai. Horregatik, ezagutzen doguzanak japoniar izena daukie. Alga danak siku erosten dira. Ondo garbitu behar dira ur hotzagaz eta, egosi baino lehenago, komeni da 30-40 minututan beratzen eukitea. Normalean saldea aprobetxau egiten da saltsak edo zopak egiteko. -Nori: alga gorriak dira baina sikatzean, ilundu egiten dira. Orriak siku saltzen dira. Sushi preparetako erabilten dira. Askotan txigortuta be jaten dira ...

Errioxako ardaoaren kanpo-salmentea gorantz

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   Jan edanak
Herrialdeka, Erresuma Batuan saldu ziran gehien aitatutako errioxako ardook. Danetara, 21´4 miloe litro saldu ziran, 2004an baino % 4 gehiago. Dirutzeari jagokonez, 100 miloe eurotik gorakoak izan ziran sarrerak, aurrekoan baino % 6´43 gehiago. Beste alde batetik, saldutako ardaoaren prezioaren batez bestekoa % 4´11 euro bajuagoa izan da. Bigarren, Alemania dago, 12´4 miloe litro ardao saldu dira bertan, Erresuma Batuan saldutakoaren erdia, eta % 6´83ko igoereagaz aurreko urtekoagaz alderatuz. Kasu honetan, aurreko urtean ardaoaren prezioa 3 eurokoa izan zan ...

Makailao-solomoaen entsaladea zitrikoakaz, gaztai freskoa eta prijidutako quinoa

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Makailaoa egiteko, gezatutako makailao solomoak hartu eta plantxan markauko doguz banan-banan azalaren alderditik eta ondoren katilu batean jarriko doguz. Bien bitartean, limoi-ura eta oliba-orioa 50 gradutara jarri eta segiduan makailaoari gainetik bota eta xiringa bat erabiliz sartuko doguz limoi-ura eta oliba-orioa makailaoaren barrualdera; dana 40 gradutara euki makailaoa eginda dagoala ikusi arte. Laranjazko maihonesea egiteko, laranja-ura eta azukerea surtan desegiten jarriko doguz eta ondoren berotan uretan bigundutako gelatinea be bai. Hotzituten itxi eta amaitzeko, hagatxo bat erabiliz ondo ...

Telesforo Monzon, bere heriotzearen 25. urteurrenean

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   Kulturea
1977an bueltau zan Hego Euskal Herrira, Askatasunaren Ibilaldiaren ekitaldietan eta ezker abertzaleko mitinetan parte hartzeko. HBren sortzaileetako bat izanda, 1979an poliziak atxilotu egin eban, eta, Langraitzen preso egoala, gose-grebeari ekin eutsan, hilteko puntuan egoteraino. Diputadu be aukeratu eben kartzelan egoala, baina ezin izan eban inoz lan hori bete. Aldiz, gaztetako indar berberagaz segidu eban lanean, mitinak emoten, artikuluak idazten eta abar. Sasoi haretako giroa ederto erakusten dabe Telesforo Monzonek idatzitako abestiek, danak be ezagunak eta oindino be jentearen ahotan ibilten ...

‘Jainko hilen uhartean’, Su ta Garren hamaikagarrena laster

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   Musikea
Jo ta Ke Ekoizpenak Hamaikagarren diskoa kaleratzeko (estudioan grabautako zortzigarrena), Su Ta Garrek disketxe barria sortu dau: Jo ta Ke Ekoizpenak. Azken boladako krisi egoereari aurre egin guran, diskoa eurak zuzendu eta produziduko dabe. Ganera, manager lanak be eurak egingo dabez. Oro har, taldeak sortutako lanak bideratzeko sortutako disketxea da. Kontzertuak Disko barria plazaratu eta gitxira, kontzertuakaz hasiko dira. Lehenengoa Albaceten, apirilaren 28an. Ostean, Cuencan (maiatzak 19) eta Madrilen (maiatzak 20) izango dira. Bizkaie!

Goenagaren gogo bizia

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   Musikea
Kontzertuak 2006-03-17, Donostia, Lugaritz kultur etxea, 20:30 2006-04-06, Getxo, Getxo antzokia, 20:00 2006-04-08, Tolosa, Bonberenea, 22:30 2006-05-12, Zumaia, Aita Mari aretoa, 22:30 2006-05-13, Zizurkil, Atxulondo kultur etxea Bizkaie!

Benetako krisia

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   Musikea
Krisian dagoana musikea bera da, gitxietsita dagoan zeozer da, dobako bihurtu dan gauzea, kultura izatetik kontsumo eta aisialdiagaz loturiko produktu eskasaren balioa hartu dau. Kontzeptu kontua da azken finean, Europako herrialde gehienetan ez dozu kalean diskoak salgai ikusiko; baina gure inguran beti izan dira piratak, baliozko gauzei jaramon handirik egiten ez deutsenak. Gotzon Uribe

Euskal giroa Suitzan

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   Euskaldunak munduan
Jardunaldiek, bazkari ederrak eta Trikizio taldearen kontzertuak berotu eben eguna. Genevan, ‘Euskal Poteoa’ egin zan, hilero legez. Saignelégierren, ‘Café du Soleil’ aretoan alkartu ziran Euskal Etxeko kideak eta hainbat suitzar. Arratsaldeko bostetan hasi eben jaia egungo euskal politikearen inguruko jardunaldi bategaz, Giuliano Cavaterraren eskutik. Berbaldiaren ostean, afaria antolatu eben euskal jatekoakaz eta ostean etorri zan Trikizioren kontzertua Xabier Arakama, Jon Arruti, Iban Gurrutxaga eta Unai Lopetegiren eskutik. Trikitixea entzuteaz gan, txalaparteaz gozetako aukerea be egon zan. Bizkaie!

Bilbo Hiria irratia sarean dago daborduko

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   sarean
Bizkaie!

Japonia: beti teknologia barriaren alde

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   sarean
Orduan, Akihabara auzoan produktu barrien merkadua eta bigarren eskuko produktuen merkatua be topauko doguz. Baina guretzat, zoritxarrez, produktu gehienak ez dabe balio, Japoniako biztanleentzat preparauta dagozalako (ordenadoreen kasuan, bertako hizkuntzara dagoz egokituta). Holantxe egon da auzoa orain arte baina datorren apriletik aurrera Gobernuak ezarri dauen arautegia bete behar da eta gauzak goitik behera aldatuko dira. Zergaitik? 2001 baino lehenago egindako produktuak ezin izango dira saldu dendetan. Ordenadore, bideo joko, kamara... zaharrak kendu eta gora barriak! Bezeroak ez dagoz horregaz konforme ...

Idahoko euskaldunek Astigarragako sagardaoa edan ahal izango dabe aurrerantzean

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   Euskaldunak munduan
Bien bitartean, Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Enpresarien Elkarteak eta Hernaniko Udalak martiaren 5ean, Chillida-Lekun egindako Sagardo Egunaren ekitaldien barruan, 'SagardoGunea' proiektuaren ezaugarri nagusiak aurkeztu ebezan. Arduradunen esanetan, 'SagardoGunea' sagardaoa eta sagarraren inguruan altzauko dan eremua izango da, Gipuzkoako proiektu estrategiko, hain zuzen be, bai eremu turistikoarentzat eta baita sektorearentzat, izan be, sagardaogintzearen tekniken hobekuntzarako be lan egingo dau SagardoGuneak. Bizkaie!