Menchu Gal pintore irundarrak irabazi dau Eusko Ikaskuntzaren 2006ko Manuel Lekuona Saria

Bizkaie! 2006-10-23 02:00   sariak-autortzak

Menchu Gal margolari irundarrak jaso dau Manuel Lekuona Saria 2006ko edizinoan. Eusko Ikaskuntzak urtero antolatzen dau sari hau, euren obra osoarengaitik euskal kulturearen alde gehien nabarmendu diran personak aintzatesteko.

Menchu Gal margolari irundarrak jaso dau Manuel Lekuona Saria 2006ko edizinoan. Eusko Ikaskuntzak urtero antolatzen dau sari hau, euren obra osoarengaitik euskal kulturearen alde gehien nabarmendu diran personak aintzatesteko.

Menchu Gal Irunen jaio zan 1918an. Gaspar Montes Iturriozegaz jaso eban prestakuntzea hasieran eta 1932an Gipuzkoako Artista Barrien Lehiaketako saria irabazi eban. Hamabost urte bete barik eukazala Parisera joan zan; bertan, Amedee Ozenfant kubismoaren maisuaren eskolak jaso eta Matisse eta fauvismoa ezagutu ebazan. Ondoren, Aurelio Artetagaz ikasten jarraitu eban eta Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Eskolan be ibili zan beranduago.

Gerra ondorengo espainiar pinturearen barrikuntzearen egile nabarmena izan zan. 1959an Pintura Sari Nazionala lortu eban lehen emakumea bihurtu zan. Daniel Vazquez Diazen ikaslea eta Benjamin Palenciaren paisaje-pinturak eraginda, bere lanean Bidasoa eta Mantxako paisajeak nabarmentzen dira, baita erretratuak be. Espainiar erakusketa piktoriko garrantzitsuenetan eta nazinoarteko antologikoetan izan ditu bere lanak ikusgai. Bilboko Arte Ederretako museoa edo Madrilgo Reina Sofia lakoetan be ikus daitekezbere obrak.

Manuel Lekuona Saria Eusko Ikaskuntzak 1983. urtean sortu eban euskal kulturako personalidadeak aintzatesteko, euren lan osoak (opera omnia) interes nabarmena dauenean.

Aurreko edizinoetan saritutakoen artean dagoz Jorge Oteiza, Miguel Maria Azaola, Justo Garate, Bernardo Estornes, Carlos Santamaria, Jose Mª Jimeno Jurio, Eugene Goyheneche, Jean Haritschelhar, Elias Amezaga edo Manuel Lekuona bera, besteak beste.Saria emakume bati emoten deutsen bigarren aldia da, izan be, Micaela Portilla arabar historialaria izan zan lehenengoa. Saria, Remigio Mendiburuk egindako brontzezko eskultura bat da, eta oraindino zehaztu barik dagoan egun batean banatuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu