Pio Baroja gogoan
2006-10-23 02:00 KultureaFelix Marañaren eta Jose Maria Unsainen ‘Baroja nuestro-Baroja gurea’ liburuaren berrargitalpena aurkeztu dabe Maraña autoreak berak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara zinegotzi Jon Sanchezek Bidebarrieta Kulturgunean.
Felix Marañaren eta Jose Maria Unsainen ‘Baroja nuestro-Baroja gurea’ liburuaren berrargitalpena aurkeztu dabe Maraña autoreak berak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara zinegotzi Jon Sanchezek Bidebarrieta Kulturgunean.
Pio Baroja idazle gipuzkoarra 1956ko urriaren 30ean hil zan Madrilen. Heriotzearen 40. urteurrenean, hau da, orain dala hamar urte, Bilboko Udaleko Kultura Sailak ‘Baroja nuestro-Baroja gurea’ izeneko liburua argitaratu eban, orain atara dabenaren jatorrizkoa, Donostiako Koldo Mitxelena Zentroan eta Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean ikusgai egoan ‘Baroja todavía’ erakusketearen katalogoa oinarritzat hartuta. Izan be, Maraña autorearen esanetan, ‘erakusketako materiala ezin zan ezerezean geratu eta horregaitik erabagi genduan Unsainek eta biok erakusketarako preparautakoa batu eta liburua ataratea, argazkiz eta ilustrazinoz betetakoa’. Oraingoa, beraz, berrargitalpena da, ‘Barojaren heriotzearen 50. urteurrenaren harira ataratakoa eta asko balio dau Pio Barojaren bizitzea hobeto ezagutzeko, baita Euskal Herriagaz eta, batez be, Bilbogaz eukan loturea ezagutarazoteko be’.
Liburuaren autorearen esanetan, ‘Bilbo oso garrantzitsua izan zan Barojarentzat, baita bertako hiru margolari be: Juan de Etxebarria, Aurelio Arteta eta Dario de Regollos’. Horreek danak inspirazino-iturri legez erabili ebazan idazleak. Literatureaz eta pintureaz gan, zientzia be maite eban Barojak eta Nicolas de Atxukarrogaz eukan lotureak zeresan handia izan eban idazlearen bizimoduan.
‘Baroja nuestro-Baroja gurea’ liburua ‘96ko erakusketearen emoitz bisuala da’, dino autoreak. Aurrerantzean, asmoa lana Interneten jartea dala be aurreratu dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!