Manuel Lekuona Saria 2025 erabagiteko botoa emoteko epea zabalik

Bizkaie! 2025-10-14 12:44   Kulturea

Urriaren 13tik 19ra Manuel Lekuona 2025 Sarirako botoa emon daiteke.

1983an sorkuntza, ikerketa, kultur sustapen edo gizarte garapen alorreko ibilbideak saritzeko sortu zan sari honetarako lau hautagaitza aurkeztu dira aurten:

  • Aurelia Arkotxa / Idazlea.
  • Iñaki Gaminde Terraza / Hizkuntzalaria.
  • Jean-Claude Larronde Aguerre / Historialaria.
  • Gloria Totoricagüena / Ikertzailea.

Botoen kontaketen ponderazinoa holan egngo da: Eusko Ikaskuntzako bazkideak, % 30; Euskal Komunidade Globala, %10; eta Eusko Ikaskuntzako Lehendakaritza eta entidade erreferenteetako ordezkariek osotutako Epaimahai Instituzionala, % 60.

Emon botoa hemen.

Erabagia zemendian jakinarazoko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu