Berrizen, 'Andikoa auzoko argazki zaharrak' erakusketea martxan
2025-10-14 08:46Danetara, 50 erretratu inguru ikusgai egongo dira urriaren 13tik 26ra.

Berrizko Kultur Etxean dagoan erakusketeak denporan zehar bidaiatzeko eta Berrizko auzo honetako eguneroko bizitea zelakoa zan ezagutzeko aukerea emoten dabe 50 irudi historiko inguru batzen ditu. Erretratuen, familia-eszenen eta landa-paisajeen bidez, bisitariek auzo berriztarraren sustraiak eta bilakaerea hobeto ezagutzeko modua izango dabe.
Erakusketea astelehenetik barikura bisitau daiteke, arratsaldeko 16:30etik 20:30era, eta astegoienetan be zabalik egongo da Kultur Etxean ekitaldiak dagozanean.
Andikoa auzoko erretratu zaharrak erakusketeak oroimen edo gomuta kolektiboari eta tokiko argazki-ondareari balioa emoten deutse.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!