Quantum System Two ordenagailu kuantikoaren aurkezpena izan zan bart
2025-10-15 09:00 KultureaHelburua da emoitza zientifikoak enpresa eta produkzino-arlora zabaltzea.

Quantum System Two ordenagailu kuantikoaren aurkezpena izan zan bart EHUren Gipuzkoako Campusean. Beso-zabalik jaso dau Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) Basque Quantumeko (BasQ) ordenagailu kuantikoa. Beste eragile akademiko, ikertzaile eta industrial batzuekaz batera, ekimenaren bueltan kokatutako eragile estrategikoetako bat da EHU). Proiektu horren buru Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibersidade eta Barrikuntza Saila da, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiakaz batera. Ekimen horren barruan, BasQ aurkeztu da eta IBMgaz batera IBM Quantum System Two inaugurau dabe. Europako ordenagailu kuantikorik aurreratuena Ikerbasque eraikin barrian kokatu da, Donostian, EHUren Gipuzkoako Campusean. EHUtik Joxerramon Bengoetxea errektorea, Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Juana Goizueta, Ikerketako errektoreorde Jon Umerez, eta Transferentzia eta Nazinoartekotze errektoreorde Gotzone Barandika izan dira inagurauzinoan.
IBM-Basque Country proiektuak lurraldean izango dauen inpaktuaren harian, indartu egingo dau EHU Quantum Centerrek (EHU-QC) sortu zanetik ikerketa, prestakuntza eta transferentzia teknologikoaren arloan izandako zeregina.
EHUk ibilbide luzea egin dau kuantikaren arloko ikerketan, prestakuntzan eta transferentzian. EHU Quantum Centerrek 100 ikertzaile baino gehiago ditu. Prestakuntzan, orain 15 urtetik hona Zientzia eta Teknologia Kuantikoen Masterra eskaintzen dabe, Estatuko lehenengoa alor horretan urte askoan: EHU-QC-ren helburua da oinarrizko alderdiak eta sortzen dagozan aplikazinoak ikertzea da, eskari handiko momentuan teknologia kuantikoak diseinau, ulertu eta erabilteko kapaz diran espezialistak trabatuz. Gure beste helburuetako bat da emoitza zientifikoak enpresa- eta produkzino-esparrura heldu daitezan sustatzea, EHU eta Euskal Herria eremu kuantikoan erreferente lez kokatzeko, nazinoko eta nazinoarteko lankidetzak sustatuz kongresu, tailer eta ikerketa-sareen bidez, azaldu dau Aitor Bergarak. Eskuzabalik hartu dau, beraz, BASQ, bai zentroak, baita Euskal Herriko Unibersidadeak be. Bergarak iragarri dau EHUko Quantum Centerrek teknologia kuantikoei zuzendutako gune barritzaile bat jarriko dauela martxan María Goyri eraikinean (Bizkaiko Campusa), Tecnaliagaz lankidetzan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz, Bizkaia Quantum Hub barruan. Proiektuak honako honeek sortzea ahalbidetzen dau: diamantezko nitrogeno hutsezko zentroetan (NV) oinarritutako Sensorika Kuantikoko Laborategia — medikuntzan, biologian, industrian eta materialetan berehalako aplikazinoak dituan teknologia kuantikoetako bat —, prestakuntzara eta ezagutzearen transferentziara bideratutako Unibersidade-Enpresa Gelea, dibulgazinorako eta irakaskuntza praktikorako Alfabetizazino Kuantikoko Laborategia eta prozesu kuantikoak simuletea eta lan esperimentala babestea ahalbidetuko dauen zenbaketa-klusterra. Azpiegitura horrek Maria Goyri eraikina EHU Quantum Centerren gune esperimental bihurtuko dau, EHUren eta Euskal Herriaren lidergoa indartuz bigarren iraultza kuantikoan eta, aldi berean, zientziaren, industriaren eta gizartearen arteko lankidetzea bultzatuz, dino Bergarak.
Quantum System Two ordenagailu kuantikoaren aurkezpenean izan dira eragile akademiko, ikertzaile eta industrialak. Proiektu horren buru Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibersidade eta Barrikuntza Saila da.
Eusko Jaurlaritzeak ikerketearen, barrikuntzaren eta aurrerapenaren aldeko jarrerea nabarmendu dau Imanol Pradales Lehendakariak: onenen artean sartzea erabagi dogu. Gaur, orain 40 urte baino gehiago hartutako bideari jarraipena emoten deutsagu. Eta arrazoia da zientzian benetan sinisten dugulako. Gehiago eta hobeto bizi garelako zientziari esker. Teknologia kuantikoek gure egunerokoan eragingo dabe, besteak beste, osasunean, farmako barrien garapenean, komunikazinoetan, energian eta zibersegurtasunean. Euskadin ondo kokatuta gagoz: erabagi ausart eta iraunkorraren emoitzea dan ekosistema zabaldu dogu. Sortu dugun abantaila kuantikoa aprobetxetako moduan gagoz. Gure herriarentzat estrategikoak diran arloetan jarri behar dogu arretea. Gure estrategia Basque Quantum da. BasQ estrategiaren bidez, ezagutza sortzeko eta talentua erakarriko dogu azpimarratu dau Pradalesek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!