Leo Burgeren erakusketeagaz hasiko da BFAk bultzatzen dauen 'Barriek' programea

Bizkaie! 2025-10-15 08:05   Kulturea

Londresekoaren erakusketea 2025eko urriaren 14tik abenduaren 14ra egongo da Bilbon.

Programearen hamargarren edizino honetan Rekalde Aretoan Bizkaiko Foru Aldundiaren bekea jaso daben artisten lanak izango dira ikusgai, Leo Burge, María Muriedas, Ra Asensi, Mar de Dios, Amaia Molinet eta Maider Aldasororen lanakaz. Gainera dobako jarduera hezitzaile, didaktiko eta tailerren programa publiko zabala eskainiko dau –talde, irakasle, eskola-ume, familia eta edadekoentzat–, sortzaileen eta euren praktika artistikoen ezagutzan sakontzeko aukerea emango dabenak.

Barriek

2025eko urritik 2026ko zemendira arte Bizkaiko Foru Aldundiaren bekea jaso daben hainbat artistaren lanak modu mailakatuan erakutsiko dituan Barriek erakusketa zikloa bart hasi da Rekalde Aretoan, Leo Burgeren Blue Lines erakusketeagaz.

Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak, Leixuri Arrizabalagak, euren lanak banaka erakutsiko dituen artistakaz batera, Barriek programearen harian, Arrizabalagak azpimarratu dauenez, 2011tik -Barriek- programan parte hartzen daben gazteak artearen sisteman azaleratzen dan sormen ahalmen handidun artisten belaunaldiko kide dira, gehienak EHUko Arte Ederretako Fakultadean trebatuta dagoz'.

Foru Aldundiaren erakusketa aretoa plataforma ezin hobea da BFAren bekea jaso daben artisten sorkuntzak proiektetako. Barriek erakusketa zikloa urriaren 14tik aurrera aurkeztuko diran Leo Burgeren (Londres, 1991) piezakaz hasiko da eta hurranez hurran gainerako aurkezpen indibidualak egingo dira Rekalde Aretoan. Erakusketak gitxi gorabehera bi hilabetean behin egingo dira.

Leo Burgeren erakusketearen ondoren (2025eko urriaren 14tik abenduaren 14ra), programazinoari jarraipena emonez María Muriedas (Mungia, 1994), 2025eko abenduaren 16tik 2026ko zezeilaren 8ra; Ra Asensi (Bilbo, 1989), 2026ko zezeilaren 10etik apirilaren 12ra; Mar de Dios (Barakaldo, 1992), 2026ko apirilaren 14tik bagilaren 21era; Amaia Molinet (Lodosa, 1988), 2026ko bagilaren 23tik abuztuaren 30era; eta Maider Aldasororen (Mexiko, 1992), 2026ko irailaren 1etik zemendiaen 2ra, erakusketak izango dira.

Horrezaz gan, artistakaz batera bestelako jarduera batzuk be iragarri ditue, didaktikoak eta artisten tailerrak, jenteak artistearen ezagutza personala izan daian, bai eta artistearen lanen gakoak eta interesa ezagutzeko topaketak be.

XIX. mendearen amaieran Bizkaiko Foru Aldundia aurrendaria izan zan estaduan artistei beren prestakuntzan laguntzeko beka-sistemea eskaintzen hasi zanean. Horregaitik Rekalde Aretoaren lehentasunezko helburua talentua sustatzea eta Bizkaian sortu eta lan egiten daben belaunaldien garapen artistikoaren etapatan laguntzea da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu