Guggenheim Bilbao Museoak Maria Helena Vieira da Silvari eskainitako erakusketea aurkeztu dau

Bizkaie! 2025-10-14 10:16   Kulturea

Urriaren 14an, Maria Helena Vieira da Silvari eskainitako: Espazioaren anatomía, hain zuzen be.

Lisboan jaiotako eta Frantzian herritartutako Maria Helena Vieira da Silva (1908–1992) artistearen lengoaia bisualak izandako bilakaerearen azterketa sakona.

Espazioaren idea gai nagusia da Maria Helena Vieira da Silvaren obran; harek osotutako konposizinoek egitura labirintikoak, erritmo kromatikoak eta perspektiba zatikatuak batzen ditue eta esangura horretan eten barik eraldatuz doan mundu baten esentzia jasoten dabe.

Flavia Frigerik, Londresko National Portrait Galleryko Arte-arduraduna eta Bildumen zuzendariak, Maria Helena Vieira da Silvak Espazioaren anatomia erakusketea aurkeztu dau, Veneziako Peggy Guggenheim Collectionen aurkeztu ondoren. Orain, barriz, Guggenheim Bilbao Museoko 105. aretoan ikus ahal izango da urriaren 16tik aurrera.

Kontuak kontu, Maria Helena Vieira da Silva artista portugaldarrari eskainitako erakusketea aurkeztuko dau Flavia Frigeri komisarioak arratsaldeko 18:00etan, Entzungelan.

Aurkezpenean izan dira Flavia Frigeri, erakusketako komisarioa eta Miren Arzalluz, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusia.

Ateak zabalik

Guggenheim Bilbao Museoaren 28. urteurrena ospatzeko urriaren 18an eta 19an, doban bisitau daiteke goizeko 10:00etatik 19:00retara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu