Getxoko Aste Korala urriaren 25etik 28ra

Bizkaie! 2006-10-24 02:00   Musikea

Getxoko XXVI. Aste Korala bihar, urriak 25, hasiko da, Irutasun abesbatza getxoztarraren eskutik. Aurten, gainera, Kubako, Errusiako eta Bulgariako taldeek parte hartuko dabe Algortako Getxo Antzokian izango diran emonaldietan.

Getxoko XXVI. Aste Korala bihar, urriak 25, hasiko da, Irutasun abesbatza getxoztarraren eskutik. Aurten, gainera, Kubako, Errusiako eta Bulgariako taldeek parte hartuko dabe Algortako Getxo Antzokian izango diran emonaldietan. Kontzertuak 19:30etan hasiko dira eta sarrerak, dobako gonbidapenen bidez, Getxoko Kultur Etxeko edozein bulegotan jaso daitekez.

Eguenean Kubako Santiagoko Orfeoia abesbatzaren txandea izango da. Abesbatza misto honek errepertorio zabala dauka, XV. mendeko musikea zein gaur egungo konposizinoak eskaintzen ditu eta.

Barikuan, urriak 27, Errusiako Anima Vocale Ensemble gizonezko seikotea izango da Getxon. Talde honen kide guztiak San Petersburgoko Rimsky Korsakov Kontserbatorioko graduatuak dira. Hasieratik eta, gaur arte, abesbatzaren jarduera oso zabala izan da: Errusia osoan eta baita atzerrian be hainbat kontzertu eskaini ditu.

Azkenik, Aste Koralari amaiera bikaina emoteko, zapatuan, Bulgariako Te Deum Adoramus Chamber Ensemble ganbera abesbatza izango da taula gainean. Danetara, 22 kidez osotutako emakumezko talde hau 1997ko udabarrian jaio zan Bulgariako abesbatza-kantuaren tradizinorik onena berreskuratzeko asmotan. Errenazimendutik eta Barrokotik hasi eta XX. eta XXI. mendetako musikaraino, estilo eta garai guztietako musikea hartzen dauen errepertorio zabala eratu dau taldeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu