Gospel doinuak Euskaldunan

Bizkaie! 2006-10-24 02:00   Musikea

‘New Orleans Gospel Choir’ abesbatzak musika ikuskizuna eskainiko dau zemendiaren 3an Bilboko Bilboko Euskalduna Jauregian, 2005ean Ameriketako Estadu Batuetako (AEB) Louisiana estaduaren zati handia txikitu eban 'Katrina' eta 'Rita' hurakanek eragindako sarraskiak itxitako ondorioei aurre egiteko.

‘New Orleans Gospel Choir’ abesbatzak musika ikuskizuna eskainiko dau zemendiaren 3an Bilboko Bilboko Euskalduna Jauregian, 2005ean Ameriketako Estadu Batuetako (AEB) Louisiana estaduaren zati handia txikitu eban 'Katrina' eta 'Rita' hurakanek eragindako sarraskiak itxitako ondorioei aurre egiteko, Euskalduna Jauregiko arduradunek azaldu dabenez.

Kontzertuan, abesbatzak gospel generoko abesti ezagunenak eta hainbat kanta espiritual baltz interpretauko ditu.

‘New Orleans Gospel Choir’ taldeko sortzailea eta zuzendaria Keisha Broxton Payne interpretea eta idazlea da. Bere jaioterriko koruan kantau eban hasieran; ondoren, ‘Young Voice of Praise’ taldean sartu zan, gero, bere koru propioa zuzendu eta New Orleansera joan arte.

AEBtako hegoaldeko jaialdi eta emonaldi ugaritan parte hartzeaz gan, AEBtako zenbait uritan talentu musikal estadubatuarrak topetan dituan egitasmo baten sortzailea da Payne. Euskalduna Jauregitik nabarmendu dabenez, ‘estilo parebako eta oso personalagaz, New Orleans Gospel Choir taldeak oso denpora gitxian arrakasta handia lortu dau’.

Ikuskizuna arratsaldeko zortzietan hasiko da. Sarreren prezioa 31 eta 39 euro artekoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu