Bartra finalaurrekoetan

Bizkaie! 2006-10-23 02:00   Bertsolaritzea

Arrigorriagako Lonbo aretoa bertsolariz eta bertsozalez bete da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa saioa ikusteko eta entzuteko. Taula ganean zortzi bertsolari gazte alkartu dira eta gazteenetarikoak lortu dau zuzenean finalaurrekoetarako txartela. Bartra santutxuarrak 396,5 puntu lortu ditu. Atzetik, Jabier Olibares, Urtzi Urrutikoetxea, Ion Barrocal, Jon Unanue eta Olatz Ibarluzea sailkatu dira.

Arrigorriagako Lonbo aretoa bertsolariz eta bertsozalez bete da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa saioa ikusteko eta entzuteko. Taula ganean zortzi bertsolari gazte alkartu dira eta gazteenetarikoak lortu dau zuzenean finalaurrekoetarako txartela: Bartra santutxuarrak 396,5 puntu lortu ditu. Atzetik, Jabier Olibares (368 puntu), Urtzi Urrutikoetxea (362,5 puntu), Ion Barrocal (348,5 puntu), Jon Unanue (347,5 puntu) eta Olatz Ibarluzea (307 puntu) sailkatu dira. Bertsolari horeek puntuazinoaren arabera izango dabe finalaurrekoetara pasetako aukerea. Josu Arroyo, Abel Muniategi, Josu Telleria, Ainhoa Munitxa, Mirari Azula eta Iñaki Aurrekoetxea epaileek holan erabagi dabe.

Hurrengo kanporaketea Igorreko kultur etxean izango da urriaren 29an 17:30ean. Bertan, Onintza Enbeita, Eñaut Intxaurraga, Iker Belaustegi, Ekaitz Larrazabal 'Katxo', Joseba Goienola eta Gorka Lazkano bertsolariak izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu