Nontzefilm eta Nontzeflash lehiaketak martxan dagoz

Bizkaie! 2006-10-24 02:00   Barriak

Nontzeberri webguneak ‘Nontzeflash IV. Animazio Lehiaketa’ eta ‘Nontzefilm III. Film Laburren Lehiaketa’ antolatu ditu Bilboko Zine Fantastikoren Jaialdiaren (FANT 2007) laguntzinoagaz. Biak martxan dagoz honezkero. Lehiaketak on-line izango dira eta lanik onenak datorren urteko FANT jaialdian egongo dira ikusgai.

Nontzeberri webguneak ‘Nontzeflash IV. Animazio Lehiaketa’ eta ‘Nontzefilm III. Film Laburren Lehiaketa’ antolatu ditu Bilboko Zine Fantastikoren Jaialdiaren (FANT 2007) laguntzinoagaz. Biak martxan dagoz honezkero. Lehiaketak on-line izango dira eta lanik onenak datorren urteko FANT jaialdian egongo dira ikusgai.


Nontzeflash

Animazino lehiaketeari jagokonez, pasa dan urtean hirugarrenez antolatu eben eta ekimenak harrera ona izan eban antolatzaileen esanetan. Lehiaketa 2005eko urriaren 7tik 2006ko martiaren 8ra arte egin zan.

Kategoriarik ez izan arren, lan gehienak ‘cartoon’-ak izan ziran. Danetara, 174 film labur aurkeztu ziran, 32 herrialdetakoak: Espainiatik 28, Argentinatik 20, Mexikotik 14, Italiatik 11 Euskal Herritik 10, AEBtik 8, Indiatik 8, Txiletik 7, Brasildik 7, Perutik 6, Venezuelatik 6, Turkiatik 6, Kolonbiatik 5, Ingalaterratik 5, Kataluniatik 5, Alemaniatik 4, Portugaletik 3, Guatemalatik 2, Frantziatik 2, Austriatik 2, Herbehereetatik 2, Errusiatik 2, Indonesiatik 2, Singapurretik 2, Kanadatik 1, Japoniatik 1, Iranetik 1, Eslovakiatik 1, Galiziatik 1 eta Poloniatik 1.

Aurten laugarren edizinoari ekingo deutse. Gura dauenak bialdu leike lana, jaioterria eta bizilekua diranak dirala. Ganera, gura beste lan aurkez leikez persona berak. Parte-hartzea dobakoa da. Arau teknikoak nontzeflash.com webgunean topauko dozuez eta lanak jasoteko epea 2007ko zezeilaren 28an amaituko da. Aukeraketa Batzorde batek hainbat film aukeratuko ditu eta FANT 2007 Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdian emongo dira.

Lehiaketeak honako sari honeek banatuko ditu: Nontzeflash Saria animazino onenari: 2.000 euro; bigarren saria: 1.500 euro; hirugarren saria: 900 euro; eta Euskal Herriko animazinorik onenari: 900 euro.


Nontzefilm

Film Laburren III. Nontzefilm Lehiaketea be jarri dau martxan webguneak. Lehiaketea on line izango da eta irabazleen lanak Bilboko Zinem Fantastikoaren Jaialdian (FANT 2007) jarriko dira ikusgai. Gura dauenak bialdu leikez gura beste lan eta parte hartzea dobakoa da.

Film laburrek bete beharreko arauak nontzefilm.com webgunean topauko dozuez. Gogoratu lan guztiak originalak izan behar dirala eta 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak. Lanak jasoteko epea 2007ko zezeilaren 21ean amaituko da.

Lehiaketeak honako sari honeek banatuko ditu: Nontzefilm Saria film onenari: 2.000 euro; bigarren saria: 1.500 euro; hirugarren saria: 900 euro; eta Euskal Herriko film onenari: 900 euro.

Nontzefilm II. Film Laburren lehiaketea 2005eko urriaren 15etik 2006ko zezeilaren 22ra arte egin zan. Bigarren edizinora 164 fikzinozko film labur heldu ziran: Espainiatik 81, Euskal Herritik 26, Argentinatik 14, Kataluniatik 13, Mexikotik 11, Kolonbiatik 7, Galiziatik 3, Italiatik 1, Frantziatik 1, Uruguaitik 1, Bolibiatik 1, Txiletik 1, Brasildik 1 eta Perutik 1.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu