Nobel saridunen, puntako zientzialarien eta ikasleen arteko topaketea Donostian

Bizkaie! 2025-10-15 10:40   Pil-pilean

Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 240 bat ikasle eta irakasleentzako hitzordua.

Donostiako Eureka! Zientzia Museoan batuko dira:

  • Yamuna Krishnan, biokimikaria eta DNAren nanoteknologiaren eta biología zelularraren arteko interfazean aitzindaria.
  • Jean-Marie Lehn, 1987ko Kimikako Nobel sariduna, molekulen ezagutzaren oinarri kimikoaren inguruan egindako ikerketagaitik jasoa.
  • Jack W. Szostak, 2009ko Fisiologia eta Medikuntzako Nobel sariduna, kromosomen degradazinoan telomeroek eta telomerasa enzimearen eragina topeteagaitik jasoa.
  • EAEko bigarren hezkuntzako eta batxilergoko 240 ikasle eta irakasle.
  • Moderatzailea: Pedro Miguel Etxenike, DIPCko presidentea eta EHUko katedradun emeritua.

Donostia International Physics Centerrek (DIPC) atonduta, top@DIPC Zientziagaz solasean! topaketak izango dira. Puntako zientzialariak eta bigarren hezkuntzako ikasleak eta irakasleak aurrez aurre izango dira, gazteen artean bokazino zientifiko eta teknologikoak sustatzeko diseinautako jardunaldian.

Ekitaldian, Amaia Esquisabel, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibersidade eta Barrikuntza Saileko Zientzia Politikarako zuzendaria eta Garbiñe Etxezarreta Kutxa Fundazinoko proiektu zuzendaria izango dira. Eurekaz batera, nazinoarteko hiru zientzia-erreferentek hartuko dabe parte: Yamuna Krishnan, Jean-Marie Lehn eta Jack W. Szostak. Pedro Miguel Etxenike, DIPCko presidentea eta EHUko katedradun emeritua izango da ekitaldiko moderatzailea.

Giro lasai eta atseginean, ikasleek figura zientifiko horreen istorioak, esperientziak eta motibazinoak bertatik bertara ezagutzeko aukerea izango dabe, bai eta hareen ibilbide profesionalei buruzko galderak planteetakoa be. Topaketa honeen helburu nagusia da, hain zuzen, Euskal Herriko ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoen aurrean bokazinoa bultzatzea eta ezagutzearen aurrean pasinoa biztutea.

Ekimena Donostia International Physics Centerek (DIPC) atondu dau Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibersidade eta Barrikuntza Sailaren babesagaz. Era berean, Kutxa Fundazinoaren laguntza eta Telefonicaren lankidetza berezia ditu; azken honek pizgarri legez, ikasleek proponidutako galderen artean galderarik interesgarriena edo originalena sarituko dau.

Informazino gehiago hemen.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu