‘Picasso 1937, Historia del Guernica’ antzezlana aurkeztu dau Maskaradak

Saioa Torre Gereketa 2006-10-25 02:00   Kulturea

Espainian Gerra Zibilak inguruak txikitzen ebazan bitartean, Errepublikako hainbat intelektual genozidio horren aurrean munduak eukan jarrera pasiboa salatzeko batzen ziran Parisen. Picasso margolariari horren ganeko obra erraldoi bat egiteko agindua emon eutsen. Orduan hasi zan formea hartzen 'Guernica' artelana eta orain antzerki-obrea aurkeztu dau Maskarada taldeak.

Espainian Gerra Zibilak inguruak txikitzen ebazan bitartean, Errepublikako hainbat intelektual genozidio horren aurrean munduak eukan jarrera pasiboa salatzeko batzen ziran Parisen. Frantziako uriburuan 1937. urterako antolatuta egoan Erakusketa Unibertsala zala eta, Picasso margolariari obra erraldoi bat egiteko agindua emon eutsen. Artisteak, gero ‘Guernica’ izango zan lanaren lehenengo marrak egin ebazan eta ez euken zerikusirik orain ezagutzen dogun obreagaz. Baina lana hasi eta gitxira, alemanek Gernika bonbardeau eben eta artistearen ideiak guztiz aldatu ziran. Ideia horreen eta beste hainbaten ganeko antzerki-obrearen aurkezpen ofiziala Bilbon egin dabe Maskarada antzerki-taldeko kideek Carlos Panera zuzendariaren gidaritzapean. Ostean, Madrilera joango dira eta bertan, aurkezpen prentsaurrekoa egin ostean, Garcia Lorca Antzokian antzeztuko dabe obrea urriaren 27an. Gure parajera abenduaren 4an etorriko dira, Bilboko Arriaga antzokira eta 2007ko urtarrilaren 19an Gernikan izango dira.

‘Parisen batzen ziran Errepublikako intelektualei omenaldia egitea eta Picassoren obra ezagunenaren ganean datu gehiago ezagutarazotea dira antzezlanaren helburuak’, azaldu dau Panerak. Izan be, zuzendariaren esanetan, Picasso ‘Guernica’ obrea baino gehiago da.

Antzezlanean, Iñaki Urrutia aktoreak antzezten dau margolaria eta Gorka Dominguez arduratu da koordinazinoaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu