OLBEk, Japoniako telebista publikoak eta Opus Artek akordioa lortu dute ‘Obero Conte di San Bonifacio’ operea emoteko

Bizkaie! 2007-01-22 01:00   Musikea

Operaren Lagunen Bilboko Alkarteak (OLBE), NHK Japoniako telebista publikoak eta Opus Arte enpreseak lankidetza-akordioa sinatu dabe Guissepe Verdiren lehenengo lana izan zan ‘Obero Conte di San Bonifacio’ opera grabau eta emoteko.

Operaren Lagunen Bilboko Alkarteak (OLBE), NHK Japoniako telebista publikoak eta Opus Arte enpreseak lankidetza-akordioa sinatu dabe Guissepe Verdiren lehenengo lana izan zan ‘Obero Conte di San Bonifacio’ operea grabau eta emoteko. OLBEk denporaldi honetan martxan jarri dauen ‘Tutto Verdi’ egitasmoaren barruan dago ekimena.

OLBEko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez, Jacques Offenbachen ‘Les Contes d'Hoffman’ operearen arrakastearen ondoren, bigarren aldia izango da OLBEk antolaturiko opera bat grabauko dana; Offenbachen operea igazko denporaldian grabau eta emon eban TVEk.

Aurrekoan bezela, Opus Arte enpresa britainiarrak produziduko dau grabazinoa bereizmen handian eta irudi eta soinu teknologia aurreratuagaz, eta DVDan grabau eta mundu osoan banatuko da. Grabazinoa urtarrilaren 26an eta 29an egingo da, Verdiren lehenengo lan honen hirugarren eta azken emonaldietan, hain zuzen be.

OLBEk aurtengo denporaldian martxan jarritako ‘Tutto Verdi’ egitasmoa 15 urtez egongo da indarrean, eta ‘nazinoarteko berrespen handia’ izaten ari da, ‘operearen zein artearen eta unibersidadearen eremuetan interes handia sortuz’. Gainera, OLBEko iturrien arabera, mundu osoko zenbait komunikabide ‘interes handiagaz’ ari dira jarraitzen egitasmoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu