Bertso Eguna 2007: ‘Aho zabalik’
2007-01-23 01:00 Bertsolaritzea2007ko urtarrilaren 27an, zapatuan, XXXVIII. Bertso Eguna antolatuko da Donostian. Era askotako hogeita hamahiru edizino ezagutu ditu Bertso Egunak (edo Bertsolari Egunak, bietara deitu izan jako eta) 1967an Uztapideri eskainitako haretatik hasita.
2007ko urtarrilaren 27an, zapatuan, XXXVIII. Bertso Eguna antolatuko da Donostian. Era askotako hogeita hamahiru edizino ezagutu ditu Bertso Egunak (edo Bertsolari Egunak, bietara deitu izan jako eta) 1967an Uztapideri eskainitako haretatik hasita. Donostian eta San Sebastian Egunaren inguruan antolatu ohi da, bertako Kultur eta Turismo Ekintzetxearen babesagaz.
Lau atal edo aldi izango ditu ekitaldiak:
12:00etan, Bertsoa kalez kale ‘Donostian Kantuz’ taldeagaz batera.
17:15etan, Ongi etorria Kursaal atarian.
18:00etan Kursaal-en, ‘Aho Zabalik’ jaialdia.
21:00etan, afaria eta jaia.
Bertso Egunaren helburua garaian garaiko bertsolaritzearen isla izatea da besterik beste; baita ekarpenak egitea be. Bi alderdi horreei heldu nahi jake aurten be.
Aho zabalik
Bat-bateko sorkuntza eta komunikazinoa da bertsolaritzea. Salbuespenak salbuespen, bertsolaria bere soilean kokatu ohi da ikus-entzulearen aurrean, eta hitza ez beste bitartekorik barik liluratu ohi dau: magia, orekea, emozinoa, umorea, ironia… ikus-entzuleakaz komunikazinoa lortu eta konplizidade giroa sortzea da helburua. Kursaal lako aretoek eskaintzen dabezan baliabideak erabiliko dira emoitzarik oparoena atara guran.
‘Jenteari kalean egingo deutsagu harrerea; Kursaalak eskaintzen deuskuzan aukerak jentea Aho Zabalik itxiko dauen ekitaldi eder bat egiteko erabiliko dogu, halaxe abesten dabez bertsoak gure bertsolariek eta holan itxi nahi dogu bertsozalea; bertsoak, berba jokoak, badauka magiatik, ilusionismotik, malabarismotik, arriskutik, umoretik… eta horretan artistak, gure bertsolariak. Ander Lipus aktorea izango dabe gidari. Gero, ohiko afariaren ostean, lagun-artean, bertso saio desbardinak eta jai giroa’.
Egitaraua
2.1.- Ekitaldi aurrekoak: 12:00-14:00 / 17:15-17:45
Ordua : 12:00-14:00
Lekua: Donostiako Alde Zaharra.
Bertsoa Kalez Kale: Donostia Kantuz taldea eta bertsolariak.
Ordua: 17:15-18:15
Lekua: Kursaaleko ataria.
Ondo etorria: Sustrai Kolina eta Angel Mari Peñagarikano.
2.2.- Aho zabalik itxiko zaituen ekitaldia
Ordua: 18:00-20:00
Lekua: Kursaaleko areto nagusian.
Bat-bateko saioa. Bertsolariak: Amaia Agirre, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Paya eta Xabier Silveira.
Bertso musikatuak: Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Josu Zabala (musikagilea).
Kolaboratzaileak: Txan Magoa eta Aitor Agiriano (musikagilea)
Gidoia eta gaiak: Josu Goikoetxea, Asier Ibaibarriaga, Xabino San Sebastian eta Ander Lipus.
Gai-emailea, aurkezlea, aktorea: Ander Lipus.
2.3.- Afaria eta jai Kursaalen
Ordua: 21:00etan.
Lekua: Martin Berasategi Kursaal.
Bertsolariak: Jokin Sorozabal eta Xabier Amuriza, Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra eta Oihane Perea (Emetik), Jexux Mari Irazu eta Aitor Mendiluze, Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekue, Eñaut Agirre, Aitor Atxega eta Imanol Kamio musikagileakaz. Iñaki Apalategi eta Aitor Sarriegi. Trikitilariak: Iñaki Larrañaga eta Gari Lizarraga.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!