Expodistritok argazki, eskultura eta margolan erakusketak eroango ditu Bilboko barrutietako udaltegietara

Bizkaie! 2007-01-08 01:00   Kulturea

‘Expodistrito’ Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailaren ekimena da, eta bere asmoa adierazpen artistikoak deszentralizau eta artista barriak ezagutarazotea da.

‘Expodistrito’, urtarrilaren 18tik bagilaren amaierara arte, Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailaren ekimena da, eta bere asmoa adierazpen artistikoak deszentralizau eta artista barriak ezagutarazotea da.

Bilboko Kultura eta Euskara Sailak, urte barriaren hasieran, barriro be ‘Expodistrito’ ekimena jarri dau abian, hau da, Bilboko Udaltegietan txandakatzen dan aldi baterako erakusketen zikloa. Gaurtik aurrera, urtarrilak 8, eta bagilaren amaierara arte, Deustu, Begoña, Zorrotza, Zabala, San Frantzisko eta Otxarkoaga barrutietan zortzi erakusketa egingo dira, horreetatik sei margolanenak (marrazki eta akuarelen erakusketak batzen dituana) eta beste biak argazki eta eskulturena.

Expodistrito Tomas Ondarraren ‘De Bilbao, de toda la vida’ argazki erakusketeagaz, Begoñako udaltegian. Zabalguneko Merkatuan izan eban arrakastearen ondorioz, Bilboko kazetari grafikoak Bilbori egiten deutson omenaldi partikularra uriko auzoetara bideratzen dau. Begoñaz gan, erakusketea aldi berean bisitau al izango da Otxarkoagako udaltegian (urtarrilaren 11tik aurrera) eta San Frantziskoko udaltegian (urtarrilaren 15tik aurrera). Bere aldetik, Javier Sotok Zorrotzako udaltegian aurkeztuko ditu bere zenbait marrazki (urtarrilaren 10tik 27ra). Artista honek hainbat erakusketa kolektibotan hartu dau parte azken urteotan; nabarmentzekoak, Erriberako Merkatuan (Bilbo) ‘Hamairu 13’-an, eta Gasteizko Artium Museoko ‘Entornos próximos’ izeneko erakusketak.

Urtarrila Gorka Murillo argazkilariaren erakusketeagaz osotzen da, Barrainkuako Udaltegian, urtarrilaren 15etik aurrera. Murillok, argazkilaritzako nazinoarteko tituluak dituena, erakusketa ugari egin ditu bakarrik edo taldeka The Mill Galleryn, Salisbury Collegen edota Arizeko Torrean, besteak beste. Gainera, euskal artista saritua izan da hainbat argazkilaritza saritan, besteal beste, ‘Fuji Film student competition’ edo Basauri udalerri bizkaitarreko Jaietan emoten daben bakarkako argazkirik onenean.
‘Expodistrito’ ekimenaren helburu nagusia Bilbon izaten diran adierazpen artistikoak deszentralizetea eta ahalik eta herritar gehienei hurreratzea da; horretarako egiten da urte askotatik hona Barrutietako Udaltegietan. Beste helburu batzuk be baditu: artista barriak ezagutarazo nahi ditu, bai eta dagoeneko ezagunak diranen lanak erakutsi be, eta, oro har, urian sortzen dan mobimentu artistikoaren barri emon nahi dau, hainbat estilo eta modalidade artistikoren bidez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu