Ione Fernandez zinemagile donostiarrak irabazi dau Actual 2007 jaialdiko film labur onenaren saria
2007-01-08 01:00 BarriakIone Fernandez zinemagile donostiarrak lortu dau Errioxako Actual 2007 jaialdiak film labur onenari emoten deutson ‘Guindilla’ saria, ‘Juego’ izenburuko lanari esker. Fernandez-ek jaialdiko publikoak emondako 1.718 boto jaso ditu.
Ione Fernandez zinemagile donostiarrak lortu dau Errioxako Actual 2007 jaialdiak film labur onenari emoten deutson ‘Guindilla’ saria, ‘Juego’ izenburuko lanari esker. Fernandez-ek jaialdiko publikoak emondako 1.718 boto jaso ditu eta Luis Alegre Errioxako Gobernuko Kultura sailburuak emon deutso saria. Ione Fernández da ‘Guindilla’ saria irabazten dauen lehenengo emakumezko zinemagilea.
Daniel Grao eta María Ballesteros aktoreak protagonista dituan ‘Juego’ film laburrak kontetan dau zelan haurtzaroak bi neba-arreben bizitza markauko dauen.
Ione Fernandez Donostian jaio zan 1970an, eta Kazetaritzan lizentziatua da. Komunikazinoa ari da ikasten Michel de Montaigne Unibersidade frantsesean, eta beka bat lortu eban Los Angelesen Zuzendaritza Master bat egiteko.
AEBtan zazpi urte egon ondoren, Julio Medemen ‘Euskal pilota. Larrua harriaren kontra’ filman kolaborau eta ‘Uno por ciento, esquizofrenia’ dokumenatala zuzendu eban. Egun, ‘El palacio de la luna’ izenburuko film labur barria preparetan dabil.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!