MacNaught kometea ikusgai

Bizkaie! 2007-01-10 01:00

Aste honetan, iluntzeetan, zeruan ipar-ekialdera begiratuta ikusiko da kometea baina, eguzkitik oso hur dagoanez, ez da erraza izango topetea.

'MacNaught' izenagaz ezagutzen dan kometea izango da ikusgai aste honetan, ilundian, zerura begiratu ezkero. Ipar-ekialdera begiratuta ikusiko da, baina eguzkitik oso hur dagoanez, ez da erraza izango kometea topetea. Eguzkia sartu baino ordu erdi lehenago da momentu onena kometea topetako, hau da, arratsaldeko seirak aldera. Puntu distiratsu itxurea dauka eta aste honetan baino ez da ikusgai izango Euskal Herritik. Izan be, perturbazinoren baten ondorioz, orbitaz aldatu eta eguzkitik urrunduko da.

Donostiako Zientziaren Kutxaguneko iturriek azaldu dabenez, 2006ko abuztuaren 7an topau eban Rob MacNaught astronomo australiarrak kometa hori. Lagun artean, 'MacNaught' kometa deitzen jako baina izen ofiziala C/2006 P1 da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu