Hogei euskal artisten lanak ikusgai AEBetako Indianan

Bizkaie! 2007-01-10 01:00   Euskaldunak munduan

Hogei euskal artisten 40 obra batu dituan ‘From rust to restoration’ izenburuko erakusketea EHUko Arte Eder Fakultadeak koordinau eta Indiana University Northwestek babestu dau.

Hogei euskal artisten 40 obra batu dituan ‘From rust to restoration’ izenburuko erakusketea EHUko Arte Eder Fakultadeak koordinau eta Indiana University Northwestek babestu dau. Bi unibersidadeek sinatutako alkarlan hitzarmenari esker antolatu da erakusketea.

Erakusketan, besteak beste, Jose Ramon Anda, Luis Candaudap, Eduardo Chillida Belzunce, Iñaki de la Fuente, Angel Garraza, Jesus Mari Lazkano, Jesus Lizaso, Alejandro Quincoces, Dora Salazar eta Daniel Tamayoren lanak egongo dira ikusgai zezeilaren 18ra arte.

Euskal lanak Chicago inguruko Indianan dagoz ikusgai bi aretotan: Munsterreko Center for Visual and Performing Arts aretoan eta Garyko Indiana University Northewesteko arte aretoan.

Arte Eder Fakultadeko Unibersidadeko Hedakuntzarako dekanorde Jose Maria Herrerak koordinau dau erakusketea eta EHUk, Eusko Jaurlaritzeak eta BBK-k kolaborau dabe, besteak beste, Xabier Saenz de Gorbea eta Ismael Manterola irakasleen testuak jaso dituan katalogoaren edizinoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu