Bilboko zinea mundura zabaltzen

Bizkaie! 2007-01-05 01:00   Barriak
BiFiC alkartearen ordezkaritzea New Yorken egon da

Bilbao Film Commission ikus-entzunezkoen sustapenerako udal bulegoa New York urian izan da oraintsu. Bertan, zinema arloan lan egiten daben profesionalez inguratuta egon dira alkarteko ordezkariak, Bizkaiko uriburua filmazino leku legez sustatzeko helburuagaz.

Jon Sánchez Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara zinegotzia eta Ernesto del Rio Zinebiko zuzendaria joan dira ordezkari legez eta Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Alkartearen (IBAIA) eta Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterraren ordezkariak be bertan izan dira.

Bisitearen helburuak honakoak izan dira: alde batetik, Bilbo filmak eta publizidade iragarkiak egiteko filmazino leku legez sustatzea eta, bestetik, euskal zinemagileei eta ikus-entzunezko sektoreari Ameriketako Estadu Batuetan hartu-emonak egiteko aukerea eskaintzea.

BiFic (Bilbao Film Commission)

Ikus-entzunezkoen sustapenerako udal bulegoa da Bilbao Film Commission dalakoa. Bilboko Udalak Kultura eta Euskera Sailak eta Zinebi Bilboko Zine Dokumentalaren eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak eutsi eta bultzatu daben proiektua da, ‘Guggenheim efektua’ dalakoaren haritik Bilboren nazinoarteko irudia aprobetxau eta sustatu gura dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu