Kontseiluak aurrerapausuak ikusi ditu Eusko Jaurlaritzearen aurrekontuetan
2007-01-10 01:00 Euskerea berbagaiEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Gasteizko Legebiltzarrak onartutako 2007ko euskera aurrekontuetan aurrerapausuak ikusi dituala nabarmendu dau gaur, aurrekontuei buruz egindako balorazinoan.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Gasteizko Legebiltzarrak onartutako 2007ko euskera aurrekontuetan aurrerapausuak ikusi dituala nabarmendu dau gaur, aurrekontuei buruz egindako balorazinoan.
2006. urtea amaitu baino lehen Kontseiluak euskereak aurrekontuetan aurten behar dauen igoerea eskatu eban eta igoerea lortu izanagaitik pozik azaldu da. Halan da be, euskerearen normalizazinoan aurrera egiten jarraitzeko lortzeko dagoana be gogorarazo dabe. ‘Hazkundea txalotzeaz gainera, ez dogu ahaztu behar Osakidetza eta Ertzaintzea euskalduntzeko behar diran baliabideak inbertidutetik urrun gagozala’.
Kontseiluak egin eban ekarpenaren harian, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak alderdikeria leporatu eutson, eta adierazpen horreek kritikatu egin ditu Kontseiluak. ‘Orain Baztarrika bera da ekarpen horreek onartu, txalotu eta gustura hartu dituana’. Beste alde batetik, eskerrak emon deutsez oposizinotik aurrekontuen alde aritu diran alderdi abertzaleei: EHAKri eta Aralarri.
Azken buruan, Kontseiluak barriro eskatu dau ‘hain beharrezkoa dan alkarlana’. Izan be, ‘hizkuntza-politikea eraginkorra izango bada danon ahalegina da beharrezkoa’. Era berean, euskerearen normalizazinoan aurrera egiteko pausu ausartak behar dirala azpimarratu dabe Kontseiluko ordezkariek. 'Hizkuntza normalizazinoak baliabide ekonomiko egokiak behar dituan arren, hizkuntza politika ausart eta eraginkorrak be behar ditu'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!