'Eutsi eskutik' ETS taldearen erregalua

Bizkaie! 2025-12-03 07:45   Musikea

Kantuak Eduardo, Iñigoren anaia, omendu nahi dau, orain 22 urte hil baitzan.

ETSk ezusteko erregalua egin deutse jarraitzaileei: Eutsi eskutik abestia kaleratu dau, Konkista diskoa baino lehen, hain zuzen be.

Kantuak Eduardo, Iñigoren anaia, omendu nahi dau, orain 22 urte hil baitzan. Diskoko abestirik zintzoena eta hunkigarriena da eta hor zauriak eta orbainak alkarrizketa eta gomuta bihurtzen dira. Zauri bat zarratzearen gainetik, eskutik eutsi nahi deutso: bizirik jarraitzen eta beragaz jarraitzen dauen lotura bat antzemon nahi dau.

Eutsi eskutik plataformetan entzun daiteke.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu