‘Pakea’ itsasoan barriro, erabat konponduta

Bizkaie! 2007-01-09 01:00   Euskaldunak munduan

‘Pakea’ belaontzia barriro itsasoratu dau Unai Basurkok, Australiako Fremantleko portuan hiru egunez lehorreko konponketak egin eta gero.

‘Pakea’ belaontzia barriro itsasoratu dau Unai Basurkok, Australiako Fremantleko portuan hiru egunez lehorreko konponketak egin eta gero. Portugaleteko skipperraren lan taldeak karbono zuntzez konpondu ditu ontziak azpian eukazan kolpeak, gilakoak batez be. Zuntzez tapau dabez, gainera, ontziaren popako laminazino arazoak, ababorreko timoiaren ondoan.

Popako arazoakaz sano arduratuta egoan Unai Basurko Velux 5 Oceans zeharkaldiaren lehen zatia amaitzean baina Open 60 ontziaren egitureari egin deutsiezan azterketek argi erakutsi dabe arazo larririk ez dagoala. Azterketa horreek egiteko Andy Dovell diseinatzailearen laguntzinoa izan dau bizkaitarrak. Ababorreko popako azaleko arrakalea hainbat karbono zuntz geruzez tapau eta indartu dau lehorreko lan taldeak, kanpotik eta barrutik.

Datorren eguenean, urtarrilaren 11n amaituko ditu seguruenik Basurkok belaontzia preparetako lanak. Egun horretan hainbat proba egingo ditu Australiako uretan pilotu automatikoak behar bezela neurtzeko.

Velux 5 Oceans estropadako bigarren etapeari datorren domekan, urtarrilaren 14an ekingo deutsie. Fremantle (Australia) eta Norfolk (AEB) bitartean 15.000 itsas-miliako ibilbidean, Hornos lurmuturra izan daiteke punturik gogorrenetakoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu