‘Laster berandu da’ Exum talde zornotzarraren lehen diskoa plazan
2007-01-09 01:00 MusikeaSei urteko ibilbidearen ostean, azken urtean zuzenekoak albo batean itxi eta lehen diskoa preparetan ibili dira bete-betean. Lehen lana Zornotzako Idaba Musik estudioetan grabau dabe eta Ideiak Bultzatuz zigiluaren eskutik kaleratu.
Sei urteko ibilbidearen ostean, azken urtean zuzenekoak albo batean itxi eta lehen diskoa preparetan ibili dira bete-betean. Lehen lana Zornotzako Idaba Musik estudioetan grabau dabe eta Ideiak Bultzatuz zigiluaren eskutik kaleratu.
Exumek metala jorratzen dau eta, besteak beste, Berri Txarrak, Anestesia, Ratos De Porao, Deftones eta Soulfly lako taldeen eragina dauka. ‘Laster berandu da’ diskoa indartsua, zuzena eta gogorra da.
Introagaz pasabide ilun batean sartzen gara, argirik eta amaierarik bako tunelean, eta bat-batean lehenengo danbatekoa: Ilun abestia. Kantu guztiak gogorrak eta zuzenak dira, batzuk besteak baino azkarragoak. Guztietan euren sentimenduak azaleratzen ditue, barrua hutsitzen dabe. Barruko guztia kanporatzeko bidean, Iker Hormaetxe abeslariak aparteko garrantzia dauka. Bere ahots garratzagaz badirudi amorruz eta saminez kantetan dauen piztia daroala barruan.
Halan da be, doinu ilunak eta ahots latzak nagusi izan arren, lelo errazek eta Nuuk-at taldeko Usoa Zearretaren parte-hartzeak beste ukutu bat emon deutsie lanari. Laster berandu da kantuan, esaterako, Hormaren garraztasuna Usoaren gozotasunak laztantzen dau, larruazaleko uleak tente jarten diralarik.
Beste alde batetik, Kezkaren itsasoan da diskoko abesti lasaia, edo geldoena gitxienez. Arnas apur bat hartzeko ezinbestekoa. Ametsak lorez jazten ez diranean, bildurra nagusitzen danean, burua ezin altzauta kezkaren itsasoan itoten ari dan lagunari buruzko abestia da.
Diskoaren amaieran, Ezin dut bizi kantua topauko dogu. Lan gogor honi amaierea emoteko azken belarrondokoa. Minutu erdiko abestia da, dana txarto doan egun horreetako batean egina. Barruan gehiago gorde ezin, eta amorru eta ezintasun guztia kolpe bakarrean gainetik kentzea.
Exum boskotea da: Iker Hormaetxe abeslaria, Joan Ayarza eta Asier Berganzo gitarristak, Itxaso Baraiazarra baxua eta Imanol Bilbao bateria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!