The Sonics taldeak Bilbon joko dau III. Noise On Tour Rocks Jaialdian

Bizkaie! 2008-03-14 11:00   Musikea

Noise On Tour Rocks jaialdiaren hirugarren edizinoa maiatzaren 31n egingo da Bilboko Kafe Antzokian, eta The Sonics garaje talde historikoa ekarriko dau lehenengo aldiz Euskal Herrira.

Noise On Tour Rocks jaialdiaren hirugarren edizinoa maiatzaren 31n egingo da Bilboko Kafe Antzokian, eta The Sonics garaje talde historikoa ekarriko dau lehenengo aldiz Euskal Herrira. Talde konbidatu batek eta Indio dj-ak (Gruta77) osotuko dabe jaialdiaren egitaraua.

Jaialdiaren antolatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez, sarrerak martiaren 11tik erreserbau daitekez, 28 euroko prezio bakarragaz, info@noiseontour.com posta elektronikora mezu bat bialduta.

Taldea sortu eta zenbait hamarkada igarota, The Sonics-eko abeslari Gerry Roslie Little Richard handiagaz konparau dabe behin eta barriro, bai bere oihu histerikoengaitik bai eta bildurrezko eta desamodiozko istorietan oinarrituriko abestietako berbengaitik be.

The Sonics taldearen ezaugarri nagusienetakoa soinu zikina eta iluna izan da beti, gitarra distortsionatuz beterik, Andy Parypa baxu-joleak 1984an 'Seattle Times' aldizkariari autortu eutson moduan: ‘gure diskoak zikinak eta distortsionatuak emoten baeben, holakoak ziralako zan’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu