Kultur Errota kultur zirkuituak 200 emonaldi eskainiko ditu aurten

Bizkaie! 2008-03-14 14:09

Formatu txikiko baina kalidade handiko kultur ekitaldiak herriz herri eroaten dituan zirkuituak hiru helburu nagusi ditu: herrietako euskerazko kultur eskaintza aberastea, euskerazko kultura kontsumiduteko ohiturea sortzea eta, azkenik, kulturgileen produkzinoa sustatzea.

Tokian tokiko Euskara Alkarteek Topagunea Euskara Alkarteen Federazinoaren laguntzinoagaz antolatzen daben Kultur Errota zirkuituak 200 emonaldi eskainiko ditu aurten. Formatu txikiko baina kalidade handiko kultur ekitaldiak herriz herri eroaten dituan zirkuituak hiru helburu nagusi ditu: herrietako euskerazko kultur eskaintza aberastea, euskerazko kultura kontsumiduteko ohiturea sortzea eta, azkenik, kulturgileen produkzinoa sustatzea.

Kultur Errota zirkuitua Topaguneagaz beragaz sortu zan, orain hamaika urte, Euskera Alkarteen kultur sustapenerako tresna moduan. Federazinoak era guztietako kultur emonaldien zerrendea zabaltzen deutse alkarteei, eta alkarte bakotxak aukeratzen dau zer eta noiz eskainiko dauen herrian. Federazinoak lana errazten deutse tokian tokiko alkarteei, kudeaketa eta koordinazino lanen zein finantzazinoaren beraren zati handi bat be bere gain hartuz.

Ekimena sano arrakastatsua da: zirkuitua sortu zanetik etenbarik hazi da urtez urte haren bidez programautako emonaldi kopurua, aurtengo 200 ekitaldietara heldu arte. Holan, Kultureak uriburuen esparrua gainditu eta herri txikietara be zabaltzeko ekarpen handia egiten dau Kultur Errotak. Aurten, gainera, badogu zer ospatu: izan be, 2008ko edizinoan bere 1.500. emonaldia eskainiko dau zirkuituak, bagila-garagarrila aldera.

Bestela be, betiko ezaugarriei eutsiko deutse hamaikagarren Kultur Errotak, kultur eskaintza iraunkorra, kalidadekoa, eta askotarikoa zabalduz. Askotariko izaera hori hainbat alderditan islatzen da: publiko mueta (edade tarte guztietarako ikuskizunak eskaintzen ditu Kultur Errotak), ikuskizun muetak (musika, antzerkia, diaporamak, literatura emonaldiak, ipuin kontalariak...), konbidautako kulturgileen zerrendan be argi ikusten da aniztasuna:

Musika: Txuma Murugarren, Kokein, Jabier Muguruza, Jone, All Jazz Era, Petti, Igelaren Banda...

Helduentzako antzerkia: Hortzmuga, Gilkitxaro, Bikoteatroa, Txirene, Antzerkiola Imaginarioa...

Umeentzako antzerkia eta txotxongiloak: Zenbat Gara, Gorakada, Hankatxo, Irrintzi txotxongilo taldea, Atikus, Azika...

Haur berbena: Auskalo, Xilipurdi

Magia eta Zirkoa: Txan Magoa, Poxpolo eta Mokolo, Korri eta Xalto, Eriz Magoa, Zirika Zirkus...

Ipuin kontalariak: Maite Franko, Pello Añorga, Gorringo, Koldo Amestoy...

Bertsolaritza: Xabier Amuriza, Trikuharri antzerki taldea, Oihane Enbeita, Onintza Perea eta Iratxe Ibarra, 1,2,3 Inaxito...

Literatura emonaldiak: Patxi Zubizarreta, Leire Bilbao, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Castillo Suarez...

Diaporamak: Gema Arrugaeta, Jon Arretxe, Josu Iztueta, Marron, Amets Arzalluz, Apaizac Hobeto...

Bestelakoak: Kulki, Elvi, Kike Amonarriz Asisko Urmeneta eta Antton Olariaga, Erdizka Lauetan...

Topagunea Euskara Alkarteen Federazinoa 1997an sortu zan, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 90 Euskara Alkartek osotzen dabe. Alkarteon zein Federazinoaren beraren helburua euskerearen erabilerea sustatzea da. Horretarako, hainbat esparru lantzen ditue, besteak beste, ume eta gazteen aisialdia, kulturgintzea, tokiko hedabideak, mintzapraktikea, entidadeak euskalduntzea, sentiberatzea…

Egitaraua eta azken orduko aldaketak kontsultetako:

http://www.topagunea.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu