Lide Erbina errugbi jokalaria Matx Podcasteko seigarren protagonista

Bizkaie! 2025-12-02 08:00   Kirola

Kirol minoritarioei ikusgarritasuna emotea da podcastaren helburua.

Basque Team Fundazinoak bere kirolarien inguruko istorioen zabalkunderako saio berezia jarri dau martxan. Matxegaz, tokiko kirolaren sare sozialagaz, alkarlanean, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusteko asmoz jaio da saioa.

Lehen konbidadua Mikel Linacisoro eskalatzailea izan zan; bigarrena Eukene Larrarte txirrindularia; hirugarrena Keoni Lasa surflaria; laugarrena Klara Olazabal piraguistea; bosgarrena Iñigo Llopis piraguistea; eta, seigarrena eta denporaldiko azkena, Lide Erbina errugbi jokalaria.

Aratz Losadak aurkezleak ondokoa dino: oso gustura gabiz kirolariekaz. Serio jarriko gara, gai sakonak be landuko ditugu, eta, jakina, gure izaera ganberroari eutsiz, momentu batzuetan, jagonean edo estutasunen batean be jarriko ditugu konbidaduak.

Ikusi gainontzeko saioak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu