Andere Arriolabengoak zuzenean lortu dau finalerako txartela Aramaion
2008-03-18 13:04 BertsolaritzeaGasteizko Principal antzokian apirilaren 5ean jokatuko dan Arabako Bertsolari txapelketako finalean honako bertsolari honeek izango dira: Manex Agirre, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, Andere Arriolabengoa eta Zigor Enbeita.
Andere Arriolabengoa nagusitu zan pasa dan domekan Aramaioko Kultur Etxean jokatutako Arabako Bertsolari Txapelketako finalerdian. Arriolabengoaz gan, Zigor Enbeitak be lortu eban finalerako txartela Aramaion kantautako bertsoei esker; ganerako lau finalistak astebete lehenago Ondategiko finalerdian sailkatutakoak dira: Manex Agirre, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre eta Oihane Perea. Gasteizko Principal antzokian jokatuko da finala, apirilaren 5ean, 17:00etatik aurrera.
Domekan, Aramaioko Kultur Etxean jokatu zan finalerdian ordu biko saioa egin eben Andere Arriolabengoak, Zigor Enbeitak, Juan Mari Juaristik, Ruben Sanchezek, Iker Agirrek eta Rikardo Gonzalez de Duranak, 150 bat lagunen aurrean.
Finalistak
Manex Agirre (326,5 puntu)
Asier Otamendi (322,5)
Oihane Perea (321,5)
Iñaki Viñaspre (312,5)
Andere Arriolabengoa (310,5)
Zigor Enbeita (308)
Kanporatuak
Juan Mari Juaristi (307)
Serapio Lopez (306,5)
Ruben Sanchez (304)
Iker Agirre (299,5)
Rikardo Gonzalez de Durana (293,5)
Felipe Zelaieta (263,5)
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!