Elebidek ahozko arreteagaz lotutako kexak jaso ditu gehien bat
2008-03-14 11:11 Euskerea berbagai'Herri-aginteen obligazinoa da hizkuntza eskubideak betetea'. Hori errespetetako helburuagaz sortu eban Jaurlaritzeak Elebide. Bere jarduerearen lehenengo urtebetean, Elebide zerbitzuan danetara 248 inzidentzia jaso edo erregistrau dira. Horreetatik 207, kexak izan dira.
'Herri-aginteen obligazinoa da hizkuntza eskubideak betetea'. Hori errespetetako helburuagaz sortu eban Jaurlaritzeak Elebide. Ele-bide izenak elea -berbea, hizkuntzea- aitatzen du alde batetik. Bestetik, ele-bi-tasuna aitatzen dau. Azkenik, bide aitatzen dau, elebitasunerako bidea, arazoaren konponketarako bidea, jarrera aktiboa, bidea egitearen aldeko jarrerea.
Elebide: konponbidea oinarri
Administrazinoak sortutako ekimena da Elebide zerbitzu aktiboa. 'Elebide ez da salaketa makina huts bat, edo salaketa buzoi bat. Salatze hutsak ez dau ezer konpontzen, hori bakarrik ez litzateke eraginkorra izango. Soluzioak landu behar dira eta horretan saiatzen da Elebide', dinoe Jaurlaritzako iturriek. Horretan oinarrituta, odorengoak dira Elebide Zerbitzuak 2007an bete dituan -eta etorkizunean ere beteko dituan- funtzinoak:
-
Hizkuntza-eskubideen urraketa konkretuak identifikau eta zuzenean ezagutzea.
-
Herritarrei hizkuntza-eskubideen barri emoteko baliabideak martxan jartea.
-
Aholkularitza-zerbitzua emotea hizkuntza eskubideen eta hizkuntza-araudiaren ganean.
-
Hizkuntza eskubideen babesagaz lotutako iradokizunak aztertu eta bideratzea.
-
Kexak jaso eta bideratzea, herritarrari babesa eta salatua izan dan erakundeari arazoa konpontzeko laguntzinoa eskainiz.
-
Kexaren jatorri diran erakundeei aholkularitzea eta baliabideak eskaintzeagaz batera, kexa bakotxaren jarraipen zehatza egin eta emoitzaren barri emon salatzaileari.
2007ko jarduera-txosteneko daturik esanguratsuenak
Bere jarduerearen lehenengo urtebetean, Elebide zerbitzuan danetara 248 inzidentzia jaso edo erregistrau dira. Inzidentzia bakotxari zerbitzuak bere jardunerako ezarrita dauen kudeaketa protokoloa aplikau jako.
Elebidera kexak, kontsultak edota iradokizunak bideratu dituen herritar gehienek (% 67) Internet erabili dabe horretarako, e-postea. Telefonoz, posta arrunta erabiliz eta aurrez aurre be jaso ditue herritarren eskari eta zalantzak. Intzidentzia aurkeztean erabilitako hizkuntzeari jagokonez, euskerea izan da nagusi, alde nabarmenarekin: inzidentzien % 91 euskerea erabiliz izan dira.
Inzidentzien tipologian, barriz, kexak nabarmendu dira (207, inzidentzien % 83a); kontsultak be egon dira (% 15), eta ganerakoak iradokizun eta eskaerak izan dira. Aurkeztutako kexen tipologian, gehienak ahozko arreteagaz lotutakoak (% 39) izan dira.
Inzidentzia gehienak euskeraz aurkeztu diran moduan, kexak be kasurik gehienetan (207tik 200etan) euskeraz aurkeztu ditue. Elebidera zuzendu diranen artean kexa gehienak eragin dituenak arlo publikoan jazotako urraketak dira eta horreen artean nagusi dira EAEko Administrazino orokorreko erakunde eta zerbitzuak.
EAEko Administrazino orokorraren barruan, Eusko Jaurlaritzea da kexa gehien pilatu dituana, danetara 58. Arlo pribaduari jagokonez, jarduera profesionalak dira kexa gehien eragin dabenak, danetara 38 (% 86a).
Aurkeztutako balantzean aiTatutako 248 inzidentzietatik gehienak, 213, honezkero zarratu ditu Elebidek. Zabalik jarraitzen daben 35ak kexak dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!