Estopak 'Allenrok' aurkeztuko dau bagilean Bilbon
2008-03-13 13:05 MusikeaEstopa taldeak maiatzaren amaieran, maiatzaren 29an, Murtzian abiatuko dau ‘Allenrok’ izeneko birea eta geldialdi bat egingo dabe Bilbon; bagilaren 7an, Vista Alegre zezen-plazan eskainiko dabe kontzertua Muñoz anaiek. Danetara, 40 kontzertu eskainiko ditue ‘Allenrok’ biran.
Estopa taldeak maiatzaren amaieran, maiatzaren 29an, Murtzian abiatuko dau ‘Allenrok’ izeneko birea eta geldialdi bat egingo dabe Bilbon; bagilaren 7an, Vista Alegre zezen-plazan eskainiko dabe kontzertua Muñoz anaiek. Danetara, 40 kontzertu eskainiko ditue ‘Allenrok’ biran.
‘Allenrok’ diskoa 2008ko zezeilaren 26an kaleratu eban Estopak. Taldearen bosgarren lana da eta David eta José Muñoz anaiek eurek produzidu dabe. ‘Allenrok ll letreagaz’, azaldu dabe Estopakoek, ‘Cornellá alderantziz idatzita da baina K-gaz. Gure uriari omenaldia da gureena dan diskoan; produzidu dogun lehenengoa da, geuk egin dogu dana’.
2006ko urrian amaitu eben kontzertu-bira amaibako baten ostean, atsedenaldia hartuko ebela esan eben Muñoz anaiek. Orain, denpora luze batez diskorik argitaratu barik egon eta gero, ‘Allenrok’ lanagaz datoz. Disko barri honek 12 kantu ditu, 12 gogo-aldarte desbardin diranak, Estopako kideen esanetan.
Kontuak kontu, Bilboko kontzertua gaueko 22:30etan hasiko da eta sarrerak salgai dagoz ondoko webgunean: BBK 26 euroan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!