Egunkari digitalak eta mezularitza orriak izan ziran webgune bisitatuenak 2007ko azken hiruhilekoan

Bizkaie! 2008-03-13 14:24

Web-orri bisitatuena elcorreodigital.com izan zan. Internet erabiltzaileen artean % 12,7k jo eben bertara, 98.900 aitamen izanik guztira. Hurrengo komunikabide bisitatuenak diariovasco.com (% 7,1) eta marca.es (% 5,3) izan ziran.

Euskal Autonomia Erkidegoko Internet erabiltzaileek gehienbat komunikabideen orrietara jo eben 2007ko azken hiruhilekoan, eta ondoren aisialdi, instituzino, banku elektroniko eta bidaietakoetara, Eustatek landutako datuen arabera.

Web-orri bisitatuena elcorreodigital.com izan zan. Internet erabiltzaileen artean % 12,7k jo eben bertara, 98.900 aitamen izanik guztira. Hurrengo komunikabide bisitatuenak diariovasco.com (% 7,1) eta marca.es (% 5,3) izan ziran.

Komunikabideen ondoren aisiagaz erlazionatako mezularitzako orriak nabarmendu ziran; hotmail.com, esaterako, % 4,2k aitatu eben Internet erabiltzaileen artean, eta Messenger.es, barriz, % 4k.

Era berean, banku elektronikoek goraka jarraitzen dabe web bisitatuenen rankingean. Berbarako kutxa.net orriak seigarren postuari eutsio eutson, aitamenen % 3,5egaz; bbk.es hamargarrenetik bederatzigarrenera pasau zan (% 3,2), eta cajalaboral.es 19.etik 14.era (% 1,8).

Eusko Jaurlaritzearen webgunea (euskadi.net) % 3,3k aitatu eban, eta 2007ko laugarren hiruhilekoan bosgarren izatetik zazpigarren izatera pasau zan; danetara, 25.500 aitamen izan zituan.

Ganera, 20 web-orri bisitatuenen rankingean albiste izan zan ebay.com erosketak egiteko webgunea 18. agertu zala; danetara, 11.900 aitamen izan ziran.

Aurrerapen nabarmenak ondokoek izan zituen: ‘wikipedia.org’, 12. rankingean; elmundo.es eta iberia.com-ek, berbarako, 4tik 9ra postuz egin eben aurrera. Beste alde batetik, lehen 25en artean sartu zan, 51. izatetik 22. izatera etorri zalrik.

Google, Eskadiko Internet erabiltzaileen bilatzaile kutunaK ganerakoak bazterrera bultzatu zituan. Kolektibo honen % 7,1ek, 15 urte eta gehiagoko 860.000 internauta baino gehiagok, Google dabe erreferentzia; azkenik, % 2,2k Yahoo

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu