Julen Zelaietak jantzi dau Nafarroako txapela

Bizkaie! 2008-03-17 09:35   Bertsolaritzea

Zapatu arratsaldean Elizondoko Lur aretoan izandako finalean, 27 urteko beratarrak 418 puntu lortu zituan. Jon Barberena geratu zan bigarren (409,5 puntugaz) eta Julio Soto hirugarren (408 puntugaz). Laugarren, Erika Lagoma sailkatu zan (403 puntugaz).

Julen Zelaieta 27 urteko beratarrak irabazi dau 2008ko Nafarroako Bertsolari Txapelketea. Danetara, 418 puntu lortu zituan.

Zapatu arratsaldean Elizondoko Lur aretoan izandako finalean, Jon Barberena geratu zan bigarren (409,5 puntugaz) eta Julio Soto hirugarren (408 puntugaz). Laugarren, Erika Lagoma sailkatu zan (403 puntugaz).


Irabazlearen ganekoak

Julen Zelaieta Iriarte 1980an jaio zan Beran. Egun, irakaslea da. 1999an hartu eban parte lehenengoz Nafarroako Txapelketan; 2005ean eta 2006an hirugarren sailkatu zan eta 2007an bosgarren. Bertso-paperetan be makinatxu bat sari irabazi ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu