'Ikusi eta Ikasi' programeak partaidetza marka guztiak hobetu ditu aurtengo edizinoan
2008-03-17 17:01 Euskerea berbagaiProgramearen laugarren edizino arrakastatsu honi amaierea emoteko, Pirritx eta Porrotx pailazoek umeen minbizia ardatz dauen 'Eskerrik asko' izenburuko ikuskizuna taularatuko dabe apirilaren 5ean, zapatua, (goizean eta arratsaldean) Bilbon, Kasillako Kirol Pabilioian.
Urtarrilean martxan jarritako 'Ikusi eta ikasi' aisialdi programearen laugarren edizinoak partaidetza kopuru bikainak lortu dituala nabarmendu dau Ana de Castro Bilboko Euskara zinegotziak: danetara, 5950 umek gozau dabe euskera hutsezko ekitaldi sorta honegaz, igaz baino % 8,30 gehiago. Bilboko Udalaren Euskera Sailak antolatutako 'Ikusi eta ikasi' programearen lehenengo edizinoko kopuruaren (1.031) aldean, aurten partaidetzea bost biderrez handiagoa izan da. Datuok aurkezteko prentsaurrekoan, zinegotziaz gan, Porrotx pailazoa eta ASPANOVAS alkarteko Bizkaiko ordezkari Jon Kepa Zumalde izan dira.
Programearen laugarren edizino arrakastatsu honi amaierea emoteko, Pirritx eta Porrotx pailazoek umeen minbizia ardatz dauen 'Eskerrik asko' izenburuko ikuskizuna taularatuko dabe apirilaren 5ean, zapatua, (goizean eta arratsaldean) Bilbon, Kasillako Kirol Pabilioian.
Pirritx eta Porrotx orain dala 20 urte hasi ziran euskera eta alaitasuna buztartzen; orain dala 7 urte, ASPANOVAS alkarteagaz lankidetzan, Donostiako Ospitalean minbiziak jotako umeakana hurreratu ziranean. Horixe azaldu dau Porrotxek.
Jon Kepa Zumalde ASPANOVAS alkartearen Bizkaiko ordezkariak gogorarazo dau ume minbizidunen bizi-kalidadea hobetzea dala alkartearen helburua eta mueta honetako lanek asko lagunzen dabela.
Apirilaren 5ean, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 17:00etan, Kasillako Pabilioian izango dira hitzorduak. Ateak ordubete lehenago zabalduko ditue eta sarrerak martiaren 25etik aurrera izango dira salgai BBKren orotariko kutxazainetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!