Augustin Zubikarai ipuin lehiaketako XII. edizinoko irabazleak jakinarazo ditue
2008-03-17 10:03 sariak-autortzakIdazle eta kazetari ondarrutarra omentzeko antolatutako sarian honako honeek izan dira irabazleak: Lehen Hezkuntza mailan, Irati Azkarate Gaztelu sorgindua lanagaz; Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailan, Ainara Zendoia Koloretako errotuladorea lanagaz; eta Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailan, Aitzol Guenaga Ametsen Basoa lanagaz.
Augustin Zubikarai idazle eta kazetari ondarrutarra omentzeko Udal Euskera Zerbitzuak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz antolatzen dauen ipuin lehiaketako XII. edizinoko saridunak aukeratu ditue. Halanda be, Ondarroako eskolen arteko eta Lea-Artibaiko 16 urtetik gorako gazteei zuzendutako ipuin lehiaketako aurtengo saridunak jakinarazo arren, sari banaketa datorren hilean egingo da, ipuin irabazlearen argitalpena argitaratzeagaz batera.
Epaimahaia Leire Bilbaok eta Ana Urkizak osotu dabe eta hona hemen saridunen izenak:
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
1. Saria: 135 €: Gaztelu sorgindua, Irati Azkarate Beitia
2. Saria: 105 €: Bizitzako gertaerak, Nora Casais Alkorta
3. Saria: 75 € Urrezko harriak, Naiara Perez Barrenetxea
Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak
1. Saria: 165 €: Koloretako errotuladorea, Ainara Zendoia Larrinaga
2. Saria: 135 €: Osaba bidaiaria, Unai Guenetxea Aranbarri
3. Saria: 30 € Katua ate aurrean, Olaia Conde Saborido; Naroa Lasarte Txurruka; Nahia Lores Etxaburu; eta Aiora Ponce Azpiri
Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailak
1. Saria: 195 €: Ametsen basoa, Aitzol Guenaga Baroja
2. Saria: 165 €: Gerlari geldiezinak, Unai Lires Arrieta
3. Saria: 135 €: Oroitzapenen lurraldea, Ainhoa Ibaibarriaga Revuelta
Lea-Artibai saila
1. Saria: 230 € Bizitasuna galduz, Jon Bedialauneta Sevilla
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!