Musikearen Akademiak Bira Onenaren Saria emon deutso Fito&Fitipaldis bandeari

Bizkaie! 2008-03-14 11:42   Musikea

Urte berean bira bi egin egin, sarrera guztiak saldu eta arrakasteak jota ez hilteko gai dan bandea da Fito & Fitipaldis. Bira bat 'Por la boca vive el pez' (2006) estudioko bosgarren diskoagaz egin dau Fito Cabrales Platero y Tú taldeko kide ohiak; bestea, 'Dos son multitud' izeneko biratxua, Andrés Calamaro argentinarragaz.

Urte berean bira bi egin egin, sarrera guztiak saldu eta arrakasteak jota ez hilteko gai dan bandea da Fito & Fitipaldis. Bira bat 'Por la boca vive el pez' (2006) estudioko bosgarren diskoagaz egin dau Fito Cabrales Platero y Tú taldeko kide ohiak; bestea, 'Dos son multitud' izeneko biratxua, Andrés Calamaro argentinarragaz egin eban igazko udan. Kontzertu danetarako sarrerak berehala agortu ziran.

Orain dala urte bi hasitako bira handian, 90 kontzertutan miloe bat lagun ingururen aurrean jo dabe Fito eta bere fitipaldiek. Ganera, miloe bat disko baino gehiago saldu ditue eta, horri esker, Diamantezko Diskoa lortu dabe.

Aurten, 2008an, 'A puerta cerrada' bandearen lehenengo diskoa kaleratu zanetik hamar urte beteten dira. Ordutik, rocka soul, blues edo country lako hainbat estilo eta letra kritikoak, sozialak eta argiak izan dira nagusi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu