Aspaldiko partez, Arratia aurrera

Gorka Intxaurbe 2013-02-27 17:48   Bertsolaritzea

Igorreko goizeko freskureagaz hasi zan atzo XXI. BBK Sariketea. Eta halantxe ibili ziran bertsolariak: fresko ideatan eta bertsoa botateko orduan. 18 urtera artekoetan kontua estu eta Busturialdekoen alde egon zan arren, aldea 18-25 urtera artekoetan lortu eban Arratiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboaldea lehenengoz txapeldun BBK txapelketan

Gorka Intxaurbe 2008-03-17 14:02   Bertsolaritzea

Barikuan jokatu zan Bilboko Kafe Antzokian XVI. Bertsolari Gazteen BBK Txapelketea. Azkeneko urte biotan sariketa honek eskertu dau, ikuslegoaren alderditik behintzat, barriro Kafe Antzokietara bueltetea: Durangokora igaz eta Bilbokora aurten. Giro ikaragarriagaz, iluntzeko 19:00ak pasautxo zirala, aurkeztu zituan Bernar Mandalunizek saioko lehenengo protagonistak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lilibertso ekimena jarri dabe martxan Gernikan

Gorka Intxaurbe 2007-10-11 15:15   Bertsolaritzea

Lagun artean bertsotan ibilten zarienok, parrandatan loratzen zarien bertsolariok, bertso saioetara publiko legez joaten zarienok edo bertso munduan aspalditik zagozanok batu ahal izatea da ekimenaren helburua, orain arte ez baita horretarako aukera lar egon. Zitea astelehenetan, 18:30etatik 20:30tara, Astra Gaztetxean izango da.

'Alperrak sobra eta langileak falta'

Gorka Intxaurbe 2007-05-02 02:00   Bertsolaritzea

Miren Amuriza bertsolari gaztearen hiru bertso daukazuez aurrez aurre. Maiatzaren bata, Langileen Eguna izanik, aukera ona ikusi genduan Miren Amurizari horren ganeko bertso-idatzi batzuk eskatzeko.

Sariketa sasoia bertsolari gazteentzat

Gorka Intxaurbe 2007-02-20 01:00   Bertsolaritzea

Aurreko astean hasi eta datozen asteetan bertso-sariketa eta txapelketetan aberats ibiliko gara. Bistan dago txapelketa ezagunenak ez eze, badagozala beste batzuk gero eta arreta handiagoa eskatzen dabenak.