'Alperrak sobra eta langileak falta'
2007-05-02 02:00 BertsolaritzeaMiren Amuriza bertsolari gaztearen hiru bertso daukazuez aurrez aurre. Maiatzaren bata, Langileen Eguna izanik, aukera ona ikusi genduan Miren Amurizari horren ganeko bertso-idatzi batzuk eskatzeko.
Aste birik bateko kontuakaz nator oraingoan be. Miren Amuriza bertsolari gaztearen hiru bertso daukazuez aurrez aurre. Maiatzaren bata, Langileen Eguna izanik, aukera ona ikusi genduan Miren Amurizari horren ganeko bertso-idatzi batzuk eskatzeko.
Bera Bizkaiko Bertsolari Gazteen hainbat txapelketatan ibili da eta guztietan emoitza onak be onak lortu ditu. Ez gara gitxi etorkizun ez urrunean Bizkaiko Txapelketa Nagusiaren punta-puntan ikusten dogunok. Gozau eizue!
Alperrak sobra eta
langileak falta,
Izerdiak orain be
bere gatza dauka.
Eredutzat harturik
maiatzaren bata,
ez al da indartzeko
aukera aparta?
Geuk egiten doguna
geuretzako da ta.
Munduan bada hainbat
langile ondradu,
egunero hiltzen dira
sei mila inguru.
Gizarteak aurrera
egin behar badu,
nahiz garbitzaile izan
edo abogadu,
lan baldintza justuak
merezi ditugu.
Lantegian sartuta
egun eta gaba,
ordu estrak egiten
nazkatuta jada,
lau pezetaren truke
konformatzen gara.
Langileen geroa
bermatuko bada,
burua jaso eta
zatoz borrokara!
Miren Amuriza
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!