Sariketa sasoia bertsolari gazteentzat

Gorka Intxaurbe 2007-02-20 01:00   Bertsolaritzea

Aurreko astean hasi eta datozen asteetan bertso-sariketa eta txapelketetan aberats ibiliko gara. Bistan dago txapelketa ezagunenak ez eze, badagozala beste batzuk gero eta arreta handiagoa eskatzen dabenak.

Aurreko astean hasi eta datozen asteetan bertso-sariketa eta txapelketetan aberats ibiliko gara. Bistan dago txapelketa ezagunenak ez eze, badagozala beste batzuk gero eta arreta handiagoa eskatzen dabenak. Bertsolari gaztearentzat sano garrantzitsuak, izan be, urte osoan, euren barrua oraindino bertso-gogo handiagoz betetako balio dabe.

Horren erakusle da Getxon egiten dan Abra Saria. Aurten VI. edizinoa da eta Algortako Bertsolari Eskoleak antolatuta Peru Vidal (Leioa), Odei Barroso (Urruña), Aitzol Barandiaran (Ataun), Ander Elortegi (Gernika), Maialen Belarde (Zumaia) eta Izar Mendigurenek (Laudio) kantauko dabe zezeilaren 24an, Getxon, Areetako Andres Isasi musika eskolan, arratsaldeko 19:00etan. Josu Esnaola izango dabe gai-jartzaile.

Abra Sarian orain arte txapela irabazi dabenak: 2002an, Nerea Elustondok; 2003an, Jon Martinek; 2004an, Xavier Payak; 2005ean, Oihana Bartrak eta igaz, barriz, Beñat Gaztelumendik

Beste alde batetik, honezkero abian dagoan bat-bateko sariketa bat dogu. Aurreko domekan jokatu zan XI. Orixe sariaren lehenengo kanporaketea. Bertan kantari izan ziran Xabier Sukia, Andoni Otamendi, Julen Zelaieta, Alaitz Sarasola, Iñigo Manzisidor ‘Mantxi’ eta Unai Agirre. Azkenengo hori izan danetan onena eta finalera pasau zan Mantxigaz batera. Finala hurrengo saio honeetatik urtengo daben beste lau bertsolarigaz osotuko da:

· Zezeilaren 23an, barikuan, Añorgako Jolas Etxea Elkartean, 20:30etan: Nahikari Gabilondo, Aritz Zerain, Iñigo Izagirre, Beñat Ugartetxea, Unai Muñoa eta Xabier Legarreta.

· Martiaren 2an, barikuan, Añorgako Unanue tabernan, 20:30etan: Gorka Ostolaza, Iker Osa, Ibai Esoain, Iker Zubeldia, Felix Zubia eta Iñaki Apalategi.

Finala, martiaren 11n, domekan jokatuko da, 11:30etatik aurrera.

Amaitzeko, ezin dogu ahaztu martian jokatuko dan XXXVII. Osinalde Saria. Hiru kanporaketa eta finala izango dira:

· Argi Berri Saria:

2007-03-10 Ordizia, Argi Berri alkartean, 20:30ean afaria. Bertsolariak: Patxi Iriart, Alaia Martin, Aitzol Barandiaran, Karmele Mitxelena, Mizel Mateo, Manu Goiogana.

· Axari saria:

2007-03-16 Idiazabal, Axari alkartean, 20:30ean afaria. Bertsolariak: Julio Soto, Arkaitz Oiarzabal, Ander Lizarralde, Itsaso Paia, Unai Gaztelumendi, Erika Lagoma.

· Aztiri Saria:

2007-03-24 Gabiria (Aztiria), Aztiri alkartean, 20:30ean afaria. Bertsolariak: Izar Mendiguren, Beñat Gaztelumendi, Iker Agirre, Ibai Guridi, Aitor Urbieta, Uxue Alberdi.

Finala, Apirilaren 14an jokatuko da Gabirian, Osinalde alkartean. Hiru kanporaketetako lehen bi bertsolariak pasauko dira finalera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu