Irakurketea sustatzea helburu daben jardunaldiak antolatu ditu AlhondigaBilbaok

Bizkaie! 2008-03-13 17:47   jardunaldiak

AlhondigaBilbao zentroak antolatutako 'Irakurketea eta irakurleak mende barrirako' zikloaren azken jardunaldietan, ume eta gazte literaturearen bitartez irakurlea zelan eregiten dan aztertuko da apirilaren 3an eta 4an.

AlhondigaBilbao zentroak antolatutako 'Irakurketea eta irakurleak mende barrirako' zikloaren azken jardunaldietan, ume eta gazte literaturearen bitartez irakurlea zelan eregiten dan aztertuko da apirilaren 3an eta 4an.

Hirugarren jardunaldi horreetan, batetik ume eta gazte literatureak irakurketa-ohituren sorkuntzan eta heldutasunean daukan zeregina aztertuko da; bestetik, lan mueta desbardinen literatur kalidadea modu egokian baloretako erispideak ezarriko ditue.

Horretarako, AlhondigaBilbaok ospe handiko aditu talde bat batuko dau, berbaldi teoriko-praktikoetarako. Jardunaldiak Miguel de Unamuno Institutuko Paraninfoan izango dira eta 125 lagunentzako leku mugatua egongo da.

Urteko lehenengo hiruhileko honetan eta ziklo honen barruan AlhondigaBilbaok antolatu dauen hirugarren eta azken topaketea da. Danetara, 70 lagun baino gehiago izan dira lehenengo jardunaldi bietan.


German Sanchez Rupierez Fundazinoa

AlhondigaBilbao da jardunaldien antolatzailea eta ekimena German Sanchez Ruiperez Fundazinoaren bitartez antolatu dau, ALDEEgaz (Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Elkartea) lankidetzan. Programazioaren helburua literaturearen joera barriak aztertzea da. Jarduera hau literatura irakasleei, udal eta eskola liburutegietako profesionalei eta gurasoen alkarteei dago zuzenduta batez be.

Jardunaldiak German Sanchez Ruiperez Fundazinoko irakasleek emongo ditue. German Sanchez Ruiperez Fundazinoa irabazi asmorik bako erakundea da, Espainiako Kultura Ministerioak aintzatetsia eta 1981eko urrian eratua. Alkartearen helburu nagusia irakurketea sustatzea eta garatzea da. Fundazinoak hiru egoitza ditu: Madril, Salamanca eta Peñaranda de Bracamonten.

Topaketa honeetan parte hartu gura izan ezkero, www.alhondigabilbao.comwebgunean bete behar da eskaera-orria. Izena emoteko epea martiaren 27an amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu