Jantzea eta ikuskizuna Bilbon, Dantzaldiari esker
2006-09-28 02:00 KultureaDantzaldiaren zazpigarren edizinoa aurkeztu barri dabe eta ikuskizunak ate-joka dagoz honezkero. Edizino hau barrikuntza ugarigaz dator eta herrialde bat izango da protagonista nagusia: Kanada.
Dantzaldiaren zazpigarren edizinoa aurkeztu barri dabe eta ikuskizunak ate-joka dagoz honezkero. Edizino hau barrikuntza ugarigaz dator eta herrialde bat izango da protagonista nagusia: Kanada. Montrealen jantzeagazko dagoan zaletasuna igarriko da Bilbon eta Gouverment du Québec eta L´Agora de la Danse-gaz izandako kolaborazino lanen ondorioz, Daniel Léveillé-ren ‘La Pudeur des Icebergs’ obrea, Louis Robitaille eta Crystal Piteren ‘BJM_Danse’ taldea eta Jose Navasen ‘Flak-Jose Navas’ ikuskizuna ikusteko aukerea egongo da.
Kanadako jantza-taldeez gan, Suitzatik eta Franziatik etorritako taldeek eskainitako ikuskizun bana izango dira Bizkaiko uriburuan, ‘Retouramont’ frantsesa eta ‘Linga’ suitzarra.
Gune gehiago
Aurreko sei edizinoetan Euskalduna Jauregiko aretoetan egin izan dira Dantzaldiako ikuskizunak baina aurten barrikuntza nabarmena egongo da guneei jagokenean. Izan be, Euskalduna Jauregiaz gan, bertako urmaeleko fatxadak jantzeagaz jantziko dira. Bestalde, Guggenheim Bilbao Museoa be protagonista bihurtuko da eta Dantzaldiagaz izandako kolaborazino bereziari esker, pieza minimalista bat ikusi ahal izango da bertako Audiorioan.
Emonaldiak urriaren 7an eta 8an, 15ean, zemendiaren 11n, abenduaren 2an eta 13an izango dira, iluntzean.
Hurreko hartu-emonak
Profesionalek koreografo eta jantzariakaz kontaktua egiteko aukerea izango dabe konpainiek emondako Master Class edo eskolei esker. Bestalde, bideo-jantza saio batzuk be emongo dira saio bakotxa baino lehenago.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!