Berbalagun egitasmoa jarri dabe martxan Lea-Artibai eskualdean

Bizkaie! 2006-09-28 02:00   Euskerea berbagai

Honezkero martxan dago Lea-Artibai eskualdeko Berbalagun egitasmoa. Helburua euskaldun zahar eta barriak euskeraz berba egiteko alkarregaz hartu-emonetan jartea da eta, era berean, kultur arteko hartu-emonak lantzea eta euskaldun barrien integrazinoa lortzea.

Honezkero martxan dago Lea-Artibai eskualdeko Berbalagun egitasmoa. Helburua euskaldun zahar eta barriak euskeraz berba egiteko alkarregaz hartu-emonetan jartea da eta, era berean, kultur arteko hartu-emonak lantzea eta euskaldun barrien integrazinoa lortzea.

Gainera, Euskal Herriko gainontzeko Berbalagun proiektuakaz alderatuta, aparteko ezaugarri bat dauka: Lea Artibai Euskal Herriko eskualderik euskaldunena izatea, izan be, euskaldun barri gehienak etorkin barriak dira. Beraz, kultur trukaketea eta komunidade hartzailean integretako pausuak emotea euskearearen erabilereagaz buztartzen dira.

Nortzuei dago zuzenduta Berbalagun egitasmoa?

- Euskaldun barriei, AISA ikastaroa amaitu barri dabenei, DBHko ikasle etorkin barriei, euskera ikasleei oro har eta euskalduntze prozesua nonoiz hasi eta bidean geratu diran gazte zein helduei.

- Euskaldun zaharrei, eguneroko hartu-emonetan euskerea darabilen euskaldun gazte zein helduei.

Egitasmoaren nondik-norakoak

Taldeak edota bikoteak sortzen dira parte hartzaileen zaletasunak, adina, sexua, euskera maila eta denpora librearen arabera. Talde bakotxak bere funtzionamentu propioa dauka, taldekideek erabagiten dabe noiz eta non batu eta zer egingo daben (tabernarik taberna joan, kirola egin, paseau, kultur ekitaldietara joan...). Holan, euskaldun barriek ikasitakoa praktiketako aukerea izaten dabe eta kultur arteko hartu-emonak eta alkar trukeak dagoz.

Partehartzaileek ez dabe ezer ordaindu behar.

Non egingo da?

Eskualdeko herri honeetan: Lekeitio, Ondarroa, Markina-Xemein, Berriatua eta Etxebarria. Berbalagun egitasmoa Bizkaiko beste hainbat herritan be badago martxan (Elorrio, Durango...) eta Euskal Herriko beste txoko batzuetan be.

Informazio gehiago gura izan ezkero:

Lekeitioko AEK 94 684 28 69

Lekeitioko Euskara Zerbitzua 94 603 41 00

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu