Une taldeak lehenengo diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2006-09-27 02:00   Musikea

‘Une Nare Eza’ izenburupean kaleratu dau Une taldeak lehenengo diskoa Oihuka disketxearen eskutik. Izenburua bera, berez, deigarria da, hitz joko berezia. Momentu trankilen eza edo bakotasuna esan gura dau eta horreei aurre egin guran edo, azalean lasaitasuna islatu gura izan dabe horretan maisu dan kolore bategaz: zuria.

‘Une Nare Eza’ izenburupean kaleratu dau Une taldeak lehenengo diskoa Oihuka disketxearen eskutik. Izenburua bera, berez, deigarria da, hitz joko berezia. Momentu trankilen eza edo bakotasuna esan gura dau eta horreei aurre egin guran edo, azalean lasaitasuna islatu gura izan dabe horretan maisu dan kolore bategaz: zuria.

Oinarrian rock indartsua egin arren, pop musikaren ikutuak eta metal doinutxuak igarten jakoz lan barriari disketxeko ordezkari Ritxi Aizpururen esanetan eta Aitor Uriarte oñatiarrak berba horreek berretsi ditu prentsaurrekoan. Uriartek ibilbide luzea egin dau musikearen munduan eta Latzen edota Sen lako talde ezagunetatik dator, holan, ‘berak emon deutso azken egiturea taldeari, berari esker da taldea orain dana’, dino Aizpuruk. Gipuzkoarrak abestu egiten dau eta letrak be beraren esku dagoz. Heriotzak garrantzi berezia dauka, ‘akaso nire bizipenetatik ataratako zeozer; heriotza misteriotsua da, ziklo baten amaierea’. Heriotzeak arduratuta dauka Uriarte baina beste gai askoren ganean be egin dau berba, ‘tristezia ez da zertan txarra izan-eta’.

Diskoa 2006ko urtarrilean grabau zan baina ordurako maketa bat be baeuken. Estiloari jagokonez, ‘oso gatxa da estilo hau edo bestea dan esatea. Ni, lehen, metaleroa nintzan; gero pop musikea egin neban eta oraingo diskoa horreen bien arteko nahasketea dala esan daiteke, Latzen eta Sen-en arteko erdibidea’, dino Uriartek. Bera taldean sartu zanerako, Rober (gitarrea), ‘Melows’ (bajua) eta Xabi (bateria) martxan ebizan eta kanta batzuk eginda egozan. Horreei, azken ikutua emon eutsen oñatiarrak eta honezkero emoitza entzungai dago. Ganera, bideoklip bi be badagoz, Bihozkadak eta Hemen .

Laster hasiko dira aurkezpen-kontzertuakaz, urriaren 7an Basaurin, 12an Durangon eta 15ean Nafarroa Oinezen izango baitira. Ostean, bira txikitxu bat egingo dabe Euskal Herrian zehar Kauta taldeagaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu