Euskal Zinemaren Eguna ospatuko dabe hainbat aretotan

Bizkaie! 2006-09-27 02:00   Barriak

Donostiako Zinemaldiaren berezko sailetan oso gitxitan izan ohi eban lekua topau guran hasi zan Euskal Herriko ikus-entzunezkoen sektorea Zinemaldiaren barruan Euskal Zinemaren Eguna antolatzen. Gaurko, hainbat ekitaldi antolatu ditue eta, Donostian legez, beste hainbat aretotan be ospatuko dabe eguna.

Euskal Zinemaren Eguna ospatzeko, Ibaia Euskal Ekoizle Burujaubeen Alkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu gaurko. Holan, Donostiako Principe zinema aretoetan hainbat film labur emongo ditue, tartean 'Éramos pocos', 'Sarean', 'Sintonía' eta 'Bilintx'; Iraupen luzeko pelikulak be emongo ditue, berbarako 'El síndrome de Svensson', 'Txorixak galduta egozenian' eta 'Olentzero'. Gauez, 21:00etan, Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuesek Ibaia saria jasoko dabe. Era berean, Javier Agirresaroberi argazki zuzendariari emongo deutse Ama Lur Saria.

Donostiako Zinemaldiaren berezko sailetan oso gitxitan izan ohi eban lekua topau guran hasi zan Euskal Herriko ikus-entzunezkoen sektorea Zinemaldiaren barruan Euskal Zinemaren Eguna antolatzen, 90eko hamarkadearen amaieran. Alkarteko ordezkari Joxe Portelaren esanetan, ‘oraindino bide luzea dago egiteko’.

ETB 1 telebista kateak be ekarpentxua egin gura dau eta 22:00etatik aurrera Montxo Armendarizen ‘Bihotzondoko sekretuak’ eta Koldo Almadozen ‘Belarra’ lanak emitiduko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu