Luis Goia zinema produktorea hil da

Bizkaie! 2006-09-27 02:00   Barriak

Zuzendari eta produktorea buruan odol-isuria izan ostean hil da Donostian, 55 urte eukazala. Goiak Jaizkibel produkzino-etxean emon zituan zinemagintzako lehenengo pausuak eta 1985ean etorri zan bere lehenengo produktore lan garrantzitsua: 'Kalabaza tripontzia'. Ondoren, hainbat lan ezagun izenpetu zituan Goiak.

Luis Goia Urrutia zuzendari eta produktorea buruan odol-isuria izan ostean hil da Donostian, 55 urte eukazala. Goiak Jaizkibel produkzino-etxean emon zituan zinemagintzako lehenengo pausuak eta 1985ean etorri zan bere lehenengo produktore lan garrantzitsua: 'Kalabaza tripontzia'. Euskerazko lehenengotariko film luzea izan zan marrazki bizidunetakoa. Ondoren etorriko ziran 'La sombra de nadie', 'Frio sol de invierno' (2004), biak Pablo Malo zuzendari donostiarrarenak, 'Ione, sube al cielo' (1999), 'Offeko maitasuna' (1992) eta 'Ke arteko egunak' (1989), besteak beste. Ganera, ETB1en 90. hamarkadan ezagun egindako, 'Astokiloen abenturak eta kalenturak' (1988) euskerazko marrazki bizidunak zuzendu zituan.

Euskalgintzeagazko loturea

Luis Goiak 2003an indarrez zarratutako Euskaldunon Egunkaria egunkariaren sorkuntzan lan egin eban eta Administrazino Kontseiluko kidea be izan zan 1994. urtera arte. Horrezaz gan, egunkaria zarratu ebenean, polizia operazinoan atxilotu eben, Administrazino Kontseiluko beste 9 kidegaz batera; 12.000 euroko fidantzea pagau ostean, libre itxi eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu