Elegune, Azpeitiko enpresen hizkuntza-gestinoa hobetzeko zentro teknikoa

Bizkaie! 2006-09-25 02:00   Euskerea berbagai

Azpeitiko Euskara Patronatuak Enpresen Hizkuntza-Gestioa Hobetzeko ELEGUNE Zentro teknikoa sortu dau. Enpresetan euskerea modu barritzaile batean garatzeko Eusko Jaurlaritzak arlo sozio-ekonomikoarentzat sortutako LanHitz egitasmoaren barruan dago ekimena.

Azpeitiko Euskara Patronatuak Enpresen Hizkuntza-Gestioa Hobetzeko ELEGUNE Zentro teknikoa sortu dau. Enpresetan euskerea modu barritzaile batean garatzeko Eusko Jaurlaritzak arlo sozio-ekonomikoarentzat sortutako LanHitz egitasmoaren barruan dago ekimena.

Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Euskaltzaindiaren, ADEGI enpresari alkartearen eta Azpeitiko Udalaren babesagaz sortutako proiektua da. Helburu nagusia herriko enpresei hizkuntza-gestinorik egokiena lortzen laguntzea da. Horretarako, ELEGUNEk zerbitzu profesionala eta integrala eskaintzen dau. ‘Eleaniztuna da enpresaren oraina eta geroa. Enpresek hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen dituzte beren eguneroko lan-harremanetan. Bai enpresa barruan, langileen artean; eta bai kanpora begira, bezeroekin, hornitzaileekin eta erakunde publikoekin. Horregatik, enpresa guztiek behar dute hizkuntza-gestio egoki bat. Enpresaren komunikazioa hobetzeko, enpresaren interesetan aurrera egiteko’, zehaztu dabe egitasmoaren arduradunek.

Azpeitiko Udalak honezkero aurkeztu deutse ELEGUNE Azpeitiko 12 enpresa handienei. Enpresa horreen guztien artean 2.100 langile daukiez: Azpeitiko industria arloko langileen % 51. Eta dan-danek baietz esan deutse ELEGUNEk proponiduten deutsenari. Honeek dira ELEGUNEgaz alkarlanean behar egingo dabezan enpresak: Biele, S.A; Zubiola Koop. Alk.; Danona Koop. Alk.; Sammic, S.A; Corrugados Azpeitia, Grupo Alfonso Gallardo; Grumal-Pemec, S.A.; Altuna y Uria, S.A.; Grual Hidraulica, S.A.; Lanmobel Koop. Alk.; Antzibar; Sarralle; eta Astigarraga Kit Line, S.L.;

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu