Euskal Tonbolea Bizkaian
2006-09-26 02:00 Euskerea berbagaiUrriaren amaierara arte, bizkaitarren esku egongo da euskerearen aldeko jokoa. Uda partean Gipuzkoan izan da Tonbolea eta, harrera ona ikusita, jokoa Bizkaira ekarri dau Kontseiluak.
Igazko arrakastearen ostean, aurten be Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak barriro antolatu dau Euskal Tonbolea, oraingoan Bizkaian. Dana dala, ekimenaren antolatzaileek jakinarazo daben legez, ‘ez da igazkoaren berbera izango; aurtengo Tonbolea guztiz erabarritu dogu, azala, diseinua eta aurkezpen barria izango ditu eta sari gehiago bananduko dira’.
Urriaren amaierara arte, bizkaitarren esku egongo da euskerearen aldeko jokoa. Uda partean Gipuzkoan izan da Tonbolea eta, harrera ona ikusita, jokoa Bizkaira ekarri dau Kontseiluak.
Itxura modernoa dauka 2006ko Euskal Tonbola barriak. ‘Sariak igazkoak baino hobeak izan daitezan ahalegin garrantzitsua egin da Kontseilutik’ , dinoe antolatzaileek.
Sariak
Sarien artean, Txina exotikorako biajea edo Pirinioetarako lagun arteko asteburu-pasak dira aitagarrienak.
Teknologia barriekin bat egiten dabenak be egongo dira aukeran, edonon filmak ikusteko DVD eroangarriak, musika eta irratia entzuteko MP3ak, edonora zelan joan azaltzen daben GPSak edo etxerako DVD irakurgailuak, besteak beste.
Txartelak
Euskal Tonbolaren txartelak tabernatan erosi ahal izango dira batez be ‘baina aurten bestelako saltokietan be zabaldu doguz’ . Euro baten trukean eros daitekez eta txartelak daukan saria, gehienetan, erosi dan lekuan bertan eskura daiteke.
Helburua
Egitasmotik lortutako dirua euskerearen normalizazioan pausu barri eta sendoak emoten jarraitzeko erabiliko dauela jakinarazo dau Kontseiluak.
Gipuzkoa eta Bizkaiaren ondoren, Euskal Herriko gainerako herrialdeetan izango da Euskal Tonbola. Zemendian Araban, Iparraldean eta Nafarroan izango da. Guztira 300 herritan eta 1700 tabernatan izango dira boletoak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!