Espainiako Musika Akademiak Difusino Saria emon deutso Donostiako Jazzaldiari
2008-02-21 14:45 MusikeaJazzaldi donostiarrak 43. edizinoari ekingo deutso aurten, 1.400 musikari hartu ditu orain arte eta, ondorioz, azken urteetako sorkuntza jazzistikoaren eredutzat jo dabe.
Musika Zientzia eta Arteetako Espainiako Akademiaren Zuzendaritza Batzordeak aho batez erabagi dau Difusino Saria Donostiako Nazinoarteko Jazz Jaialdiari emotea. Jazzaldi donostiarrak 43. edizinoari ekingo deutso aurten, 1.400 musikari hartu ditu orain arte eta, ondorioz, azken urteetako sorkuntza jazzistikoaren eredutzat jo dabe.
Valladolideko Miguel Delibes Auditorioan izango da sari banaketea, apirilaren 3an, Musika Sarien XII. Edizinoaren barruan. Aurreko urteetako sarituak Angel Alvarez irrati-kazetaria (2002); Maryni Callejo eta Rafael Trabuchelli produktoree musikalak (2003); Mediatic jaialdia (2004); Madrilgo Café Central eta Bartzelonako Harlem Jazz Cluba (2005); eta Heineken (2007) izan dira.
SGAE erakundeko iturriek azaldu dabenez, 1997. urtean ospatu ziran lehenengo aldiz Musika Sariak, eta gaur egun Estadu mailan sorkuntza musikalaren saririk garrantzitsuenak dira.
Sarien botazino prozesuan sektore osoak hartzen dau parte eta, danetara, 5.000 boto-emoile dira autore, promotore eta produktore musikalen artean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!